→Basauri

Gospel kontzertua egongo da gaur Basaurin, Ugandako adingabeak laguntzeko xedearekin

Aba Taano talde afrikarrak emango du kontzertua // Aba Taano

Gospel kontzertu solidarioa egongo da gaur Basauriko San Pedro elizan. Aba Taano taldea izango da 20:00etan, eta bilduko duten dirua Ugandako haur eta neraberri laguntzeko bideratuko dute. Sarrera doakoa da, eta bertaratutakoek dohaintza egin behar dute.

Música para salvar vidas‘ proiektuaren barruko ekimena da kontzertua: “Hezkuntza integrala emateaz gain, musikan eta dantzan hezten ditugu Ugandako ume eta gazteak, beraientzat oso terapeutikoa zela konturatu ginelako. Ume horiek kaleetatik hartzen dituzte arazo askorekin, miseria eta ustelkeria handiko herrialde batean, umezurztegian egoten dira, beren kabuz beren herrialdean lan duina eginez bizitzeko gai diren arte”, diote proiektuko sustatzaileek: “Proiektu honen finantzaketaren % 75 kontzertu horietatik ateratzen da. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dugu proiektua zabaltzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak