→Basauri

Herriko Taldeakeko batzordea berritzeko prozesua zabaldu dute Basaurin

Herriko Taldeakeko 2022ko batzordea eta 16 kuadrilletako ordezkariak iazko San Fausto jaien amaieran // Geuria

Urtero bezala Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea berritzeko prozesua hasi dute Basaurin. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 9ra arte (12:00ak arte). Hautagaitza-zerrenda bakoitzak honako karguak zehaztuta izan behar ditu: lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria, eta gutxienez bi batzordekide. Hautagai-zerrenda osatzen duten pertsonek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte eta Herriko Taldeak osatzen duten kuadrila bateko kide izan beharko dute.

Hautagaitza-zerrendak aurkezteko herrikotaldeak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 84. Posta-kutxara (48970 Basauri) bidali behar dute interesdunek. Hautagaitza bat izendatua izan dadin, gutxienez, bi kuadrillek abalatu egin beharko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak