→Basauri

Hitz-erdiko kontaketa literatura lehiaketaren bigarren irabazleak, aurki

Hitz-Erdiko Kontaketak literatura txapelketaren bigarren deialdian ipuinak aurkezteko epea ekainaren 9an bukatuko da. Ohi bezala, gehienez ere, ehun hitzeko euskarazko kontakizun berriak onartuko dira eta oraingo deialdian “Seniderik ez zen agertu hiletan” esaldiarekin hasi behar dute. Izan ere, lehen deialdiko kontakizun irabazlearen azken esaldia izan zen hori (Gontzal Martin basauriarrak irabazi zuen) eta bigarren deialdian horri jarraitu beharko diote parte-hartzaileek.

Lehen deialdian 41 proposamen jaso zituen Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak bere webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus). Kontakizun bi saritzen dira: Kontakizun onenari 200 euro eta Elkar Sariari 75 euro, Elkar dendan gastatzeko. Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak