→Basauri

Igerilekuetako erabiltzaile guztien datuak erregistratuko dituzte Basaurin, osasun arrazoiengatik

Igerilekuetako erabiltzaile guztien datuak erregistratuko dituzte Basaurin, osasun arrazoiak direla eta jarraipena egin behar bazaie.

Erabiltzaile guztiak identifikatuta egongo dira, osasun arrazoiak direla eta jarraipena egin behar bazaie // Argazkia: Basauri Kirolak

Igerilekuetako erabiltzaile guztien datuak erregistratuko dituzte Basaurin, osasun arrazoiak direla eta jarraipena egin behar bazaie. Besteak beste, bazkide ez direnek, nortasun agiria (NAN), izen-abizenak, helbidea, emaila edota telefono zenbaki bat adierazi beharko dute erreserba egiterako orduan. Ondoren, erreserbaren data, ordutegia eta sarrera kopurua (gehienez lau) adieraziko dituzte. Sarrerak aurreko egunean erreserbatu beharko dituzte bazkide ez direnek, esteka honen bitartez.

Bazkide ez direnek ere Basauriko kanpoko igerilekura sarbidea izango dute

Bazkideek Basauri Kirolak-en webgunearen bitartez egin dezakete erreserba. Euren datuak dagoeneko gordeta ditu kirol erakundeak, eta hortaz, erreserba bat egiterako orduan ez dituzte aurreko datuak berriro adierazi behar.

Ekainaren 22an berrireki zituzten kanpoko igerilekuak eta uztailaren 7an bigarren igerileku estalia. Orain arte bazkideak soilik sar zitezkeen kanpoko igerilekuetara, baina uztailaren 18tik aurrera bazkide ez direnak ere sartu ahal izango dira kanpoko igerilekuetara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak