Sareak

☉ Basauri

Programa / Basauriko Inauteriak ospatuko dira otsailaren 9tik 13ra

Besteak beste, mozorro-jantzien lehiaketak, ostalaritza eta merkataritza lehiaketak, dantzaldiak, kalejirak edota musika emanaldiak antolatu dituzte egitarauaren barruan.

|

Basauri Inauteriak 2017 Karnabas
Karnabas desfilea iaz // Geuria

Otsailaren 9tik 13ra bitartean ospatuko dira Basaurin Inauteriak. Karnabas desfilea otsailaren 10ean izango da Social Antzokitik Solobarria plazaraino. Besteak beste, mozorro-jantzien lehiaketak, ostalaritza eta merkataritza lehiaketak, dantzaldiak, kalejirak edota musika emanaldiak antolatu dituzte egitarauaren barruan.

Karnabas 2018 – Programa

Otsailak 9, ostirala
17:30-19:30 Antzerkia eta dantza Kareaga Gizarte Etxean: Disko Arima Eroa
17:30-19:00 Euskal Disko Festa Basozelai Gizarte Etxean: Arima Cool Tour
18:30 Haurrentzako dantzaldia Madril kalean: Kosmolariak (Begira Antzerki Taldea)
19:30-21:00 Kalejira musikala oinezkoen kaleetan zehar: Granujas a todo ritmo

Otsailak 10, larunbata
12:00 Inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar: Edurre Dantza Taldea
12:30 Inauterietako kalejira San Fausto plazatik Solobarriaraino: Basauritar Dantza Taldea
17:30 Mozorro-lehiaketa San Migelen. Izena emateko 17:15ean pilotalekuan
17:15 Desfilean parte hartuko dutenen elkarretaratzea Social Antzokiaren inguruetan
18:00 Inautxoren agurra Social Antzokiko balkoitik
18:05 Desfilearen hasiera: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa, Solobarria plaza.
Desfileak hiru zati izango ditu: karrozak (lehiaketatik kanpo), lehiaketarako desfilea (izena emateko epea zabalik urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra Bidearte 10 kalean, edo otsailaren 10ean bertan 11:30etik 13:30era Solobarria plazan), eta lehiaketatik kanpoko desfilea.
Euria bada, eta bertan behera geratzen bada desfilea, Solobarria plazan izango da ekitaldi nagusia 19:00etan.
20:00 Sari banaketa eta musika emanaldia DJ batekin Solobarria plazan.
2-8 kideko taldeak: 1. saria 550 euro, 2. saria 400 euro, 3. saria 200 euro
9 kide edo gehiagoko taldeak: 1. saria 800 euro, 2. saria 550 euro, 3. saria 300 euro

Otsailak 11, igandea
12:00-13:00 Inauterietako kalejira San Fausto plazatik: Agintzari Dantza Taldea. Euria bada, Solobarria plazan izango da emanaldia 13:00etan
17:30 Harrentzako dantzaldia Solobarria plazan: Kiko, Koko eta Moko pailazoak
19:30-21:30 Inauterietako jaia Basozelai Gizarte Etxeko Gaztegunean (12-17 urte)

Otsailak 13, asteartea
16:30 San Migeleko pilotalekuan jolasak
18:00 Txokolatada eta dantzaldia San Migeleko pilotalekuan
18:00 Haurren mozorro-lehiaketa Solobarria plazan + Txikidiskoteka + Txokolatada
Izena emateko epea zabalik urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra Bidearte 10 kalean, edo otsailaren 13an bertan 15:30etik 17:30era Solobarria plazan.
Haurren lehiaketako sariak Basauriko denda-multzo batean trukatzeko bonoak izango dira:
1-4 kideko taldeak: 1. saria 200 euro, 2. saria 100 euro, 3. saria 50 euro, Inautxo saria 200 euro
5 kide edo gehiagoko taldeak: 1. saria 300 euro, 2. saria 200 euro, 3. saria 100 euro, Inautxo saria 300 euro

Ostalaritza eta merkataritzako lehiaketa

Basauriko ostalaritza edo merkataritza establezimenduek ere Inauterietako programan parte hartu ahal izango dute aurreko urteetan bezala. Hain zuzen ere, erakusleihoak edota lokalaren barrualdea girotu eta atondu nahi dutenek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da lokalak atonduta egotea otsailaren 7tik 13ra. Horrez gain, izena eman beharko dute urtarrilaren 24tik otsailaren 5era bitartean Basauriko Udaleko Kultura atalean (Bidearte 10) edo kultura@basauri.eus helbide elektronikoan.

Sariei dagokienez, ostalaritzako eta merkataritzako kategietan 100 euro banatuko dituzte eta Bizkaiko irrati batean establezimendu bakoitzaren iragarkia, 300 euroko zenbatekoarekin (kategoria bakoitzeko).

☉ Basauri

Enpleguari eta emantzipazioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte bigarren urtez gazteentzat Basaurin

Jardunaldiak martxoaren 5etik 24ra bitartean izango dira Zirt Zart Gazte Bulegoan. Aholkularitza eta orientazio saioak izango dira

|

Emantzipazioari buruzko saioak martxoaren 5ean eta 10ean izango dira // Jakub Zerdzicki, Pexels

Lan-orientazioari eta emantzipazioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte bigarren urtez jarraian Basaurin. Jardunaldiak gazteei daude zuzenduta eta martxoaren 4tik 25era bitartean izango dira Zirt Zart Gazte Bulegoan (Autonomia, 3).

Aholkularitza eta orientazio saioak izango dira eta bi bloketan banatuko dituzte: alde batetik, ikasketa- eta lan-aukerak, eta bestetik, emantzipazioa.

Ikasketa- eta lan-aukerei buruzko blokea DBH3, DBH4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei dago zuzenduta. Helburua izango da bokazio eta gaitasun pertsonalak identifikatzea eta gaur egungo ikasketa- eta lan-aukerak aztertzea.

Hiru saio izango dira: lehehengo biak gazteei zuzendutakoak izango dira, eta hirugarrena euren familientzat. Martxoaren 12an, 17:00etatik 19:00etara, lan-interesak eta lan-inguruneari buruzko saioa izango da; martxoaren 17an, 17:00etatik 19:00etara, ‘Bokazioa eta ikasketa-mapa lotzea’ izango dute ardatz; eta martxoaren 24an, 18:30etik 20:00etara, gazteei erabakiak hartzen laguntzeko familien papera izango dute hizpide.

Emantzipaziorako bidea

Emantzipazioari buruzko bi saio antolatuko dituzte, familiaren etxea utzi nahi duten gazteek beharrezko informazioa izan dezaten beren emantzipazio-ibilbidea eraikitzeko. Saio hauek 16 eta 35 urte bitartekoei daude zuzenduta.

Lehenengo saioa martxoaren 5ean izango da, 18:00etatik 19:30era, eta gaia izango da ‘Etxebizitza aukerak eta baliabideak’.

Bigarren saioa martxoaren 10ean burutuko da, 18:00etatik 19:30era, eta hizpide izango dute ‘Hornidurak eta bonu sozial elektriko eta termikoa’.

Saioetako tokien kopurua mugatua da, eta, beraz, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 3ra bitartean (doan). Horretarako, Basauriko Gazte Informazio Bulegora hurbildu ahalko da, edo izena telematikoki eman, Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bitartez (zirtzart.basauri.eus).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Lan istripua gertatu da Basaurin: langile bat tranpol batetik jausi da

Lan istripua Agirre Lehendakaria kalean gertatu da eta Segurtasun Sailetik GEURIAri adierazi diotenez, langilea ospitalera eramango dute

|

Lan istripua Agirre Lehendakaria kaleko 57-59. zenbakian gertatu da // Geuria

Lan istripua gertatu da gaur 11:30ak aldera Basaurin, Agirre Lehendakaria kaleko 57-59 zenbakian.

Suhiltzaileek adierazi dutenez, langile bat tranpol batetik jausi da eta kontziente egon da istripua izan ostean.

Segurtasun Sailetik GEURIAri adierazi diotenez, langilea ospitalera eraman dute.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Javi Conde klubeko lau atletak Munduko Virtus Txapelketa jokatuko dute martxoan

Angela De Miguel, Mikel Garcia, Ibai Magdaleno eta Gonzalo Redondo atletak deitu dituzte martxoaren 4tik 9ra Ourensen lehiatzeko

|

Argazkian Angela de Miguel, Ibai Magdaleno eta Mikel Garcia --Gonzalo Burgosen bizi da-- // Argazkia: Gotzon Garcia

Basauriko Javi Conde klub paralinpikoko lau atletak Short Trackeko Munduko Virtus Txapelketa jokatuko dute.

Horiek dira: Angela de Miguel, Mikel Garcia, Ibai Magdaleno eta Gonzalo Redondo.

Txapelketa martxoaren 4tik 9ra bitartean izango da Ourensen, Expourenseko atletismo pistetan.

“Oso albiste ona da klubarentzat deialdi honekin, hautatuen kopuru handiena duen kluba baita”, diote klubetik, eta gogorarazi dute aurten taldeak 30 urte beteko dituela.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Langabezian dauden 40 lagun kontratatuko dituzte Basaurin sei hilabetez lan egiteko

Hamabi agente zibiko, hiri-eserlekuak eta altzariak margotzeko zortzi pertsona, ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzeko beste hamabi eta kultura arteko horma-irudiak egiteko beste zortzi pertsona laneratuko dituzte

|

Laneratu aurretik gehienez ere 150 orduko trebakuntza-aldi bat izango dute hautatuek // Basauriko Udala

Enplegu Plan berria martxan jarriko du Basauriko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

Guztira 40 lagun kontratatuko dituzte: 12 agente zibiko, 8 pertsona hiri-eserlekuak eta hiri-altzariak margotzeko, beste 12 ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzeko, eta beste 8 kultura arteko horma-irudiak egiteko.

Kontratuak 6 hilabetekoak izango dira % 75eko lanaldian, eta aurretik gehienez ere 150 orduko trebakuntza-aldi bat izango dute, eta ondoren, enplegua bilatzeko laguntza emango diete.

Programa honetan parte hartzeko interesdunek Lanbiden izena emanda eta Basaurin erroldatuta egon behar dute. Era berean, 2024ko deialdiko enplegu-planetan parte hartu ez izana ere baldintza da.

Kontuan hartuko dute, gainera, 45 urtetik gorakoa izatea; DSBE edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren titularra edo onuraduna izatea; iraupen luzeko langabea izatea; genero-indarkeriaren biktima den, laguntza espezifikoak jasotzen dituen edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituen emakumea izatea; % 33ko edo handiagoko desgaitasuna izatea; gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan egotea; edota alboko esklerosi amiotrofikoa duten eta mendekotasun-egoeran dauden pazienteen zaintzaile ez-profesionala izatea.

Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeak arduratuko dira programak kudeatzeaz eta kontratazioaz.

Erakunde kudeatzaileak Lanbidera bidaliko ditu bete beharreko lanpostuen ezaugarriak. Lanbidek, orduan, izena emanda dauden langabeen artean bilatuko du, eta baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda bidaliko dio Udalari.

“Aurre-hautatua izateko, garrantzitsua da Lanbiden eguneratuta izatea datuak eta eskatutako lanbideak“, diote udal ordezkariek.

Erakundeak, gero, aurretik hautatutako pertsonen zerrenda erabiliko du pertsona hautatzeko. Eta, azken erabakia hartzeko, orientatzaileen talde batek ebaluatuko ditu hautagaiak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Espainiako Polizia Sidenor erregistratzen ari da Basaurin, Israeli altzairua saltzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiarazi zuen iazko urrian, Sidenorrek Israel Military Industries (IMSI) armagileari altzairua saltzea leporatuta

|

Basauriko Sidenor lantokiko sarrera eta Espainiako Polizia // Geuria

Espainiako Polizia Basauriko Sidenor lantokia erregistratzen ari da, Israel Military Industries (IMSI) armagileari altzairua saltzegatik irekitako ikerketaren barruan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiarazi zuen iazko urrian, Israelgo arma enpresa bati altzairua saltzeagatik.

Ildo horretan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak eta zuzendaritzako beste bi kidek azaroan epailearen aurrean deklaratu zuten azaroan.

Jainagak orduan adierazi zuen Israeli egindako altzairu salmentetan Sidenorrek ez zuela irregulartasunik egin: “Salmenta horiek egiteko unean ez zegoela mugarik Israelekiko merkataritza-harremanetan”, esan zuen.

Osorik irakurri