→Basauri

Inauteriak 2019 | Martxoaren 1etik 5era ospatuko da Karnabas Basaurin

Mozorro lehiaketak, desfileak eta kalejirak, disko festak edota ikuskizunak antolatu dituzte Basauriko Karnabas egitarauan, martxoaren 1etik 5era.

Karnabas desfilea iaz, euripean // Argazkia: Geuria

Martxoaren 1etik 5era bitartean ospatuko da Karnabas, Basauriko Inauteriak. Besteak beste, mozorro lehiaketak, desfileak eta kalejirak, disko festak eta ikuskizunak antolatu dituzte Basauri herrigunean, Basozelain, Kareagan eta San Migelen.

Karnabas 2019 Basauriko Inauteriak – Egitaraua

Martxoak 1, ostirala
17:30-19:30 Disko festa Kareaga Gizarte Etxean: ‘Arima familian’. Sarrera doan
17:30-19:00 Diskofesta koreografikoa Basozelai Gizarte Etxean. Sarrera doan
18:30 Zirku ikuskizuna Madril kalean: ‘Baldin bada’, Shakti Olaizola taldea. Euria bada, Solobarriako karpan
19:30-21:00 Kalejira musikala oinezkoen kaleetan: ‘Maneras de vivir’

Martxoak 2, larunbata
12:00 Inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan: Edurre Dantza Taldea
12:30 Inauterietako kalejira San Fausto Plazatik: Basauritar Dantza Taldea. Geldialdiak: Begoñako Andra Mari kalea era Solobarria
17:15 San Migelgo mozorro lehiaketan parte hartuko dutenen izen-ematea frontoian
17:15 Basauriko desfilean parte hartuko dutenen elkarretaratzea Social Antzokiaren inguruetan
18:00 Mozorro lehiaketa eta jaia San Migelen
18:00 Inautxoren agurra Social Antzokiko balkoitik eta desfilearen hasiera. Ibilbidea: Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria. Euria bada, Solobarriak 18:30etik
20:00 Sari banaketa eta musika emanaldia Solobarrian

Martxoak 3, igandea
12:00 Inauterietako kalejira San Fausto plazatik: Agintzari Dantza Taldea. Amaierako ikuskizuna 13:00etan San Fausto plazan. Euria bada, Solobarriako karpan 13:00etan
17:30 Haurrentzako dantzaldia Solobarrian: ‘Teatro Traperi del Rio’
19:30-21:30 Inauterietako jaia Social Antzokian (12-17 urte). Sarrerak: 2 euro (aurretiaz) eta 3 euro (egunean bertan)

Martxoak 5, asteartea
17:00-19:30 Jolasak San Migelen
18:00 Txokolatada eta dantzaldia San Migelen
18:00 Haurren mozorro lehiaketa Solobarrian. Sari banaketa eta gero txikidiskoteka eta txokolatada

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak