→Basauri

Iñigo Vallejo presoa Basauriko espetxean da jada

Basauriko espetxea // Geuria

Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, administrazio bakoitzaren eskumenen esparruan, beste hamahiru preso lekualdatzea erabaki dute. Horien artean dago Iñigo Vallejo Franco basauriarra. El Duesotik (Kantabria) Basauriko espetxera lekualdatu dute.

2003ko abenduan atxilotu zuten Vallejo Frantzian, eta 2013ko urritik dago kartzelan. Basauriarrak 28 urte eta erdiko zigorra bete behar du. Erakunde terroristako kide izateagatik, lesioak eragiteagatik, lehergailuak edukitzeagatik eta dokumentu publikoak faltsutzeagatik kartzelaratu zuten. 2033ko uztailean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu Vallejok. Presoak espetxe legedia onartu du, eta eragindako mina aitortzen duen idatzi bat bidali du, biktimekiko enpatia erakusteaz aparte. Iaz Palentziatik Kantabriara lekualdatu zuten, eta urte eta erdi ondoren bere herriko espetxera hurbildu dute.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Basauri
Iñigo Vallejo Franco (Basauri, Bizkaia. 0 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Palentziatik EAEko espetxe batera lekualdatuko dute)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremeratik EAEko espetxe batera lekualdatuko dute)
Jon Crespo Ortega (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Etxean preso)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor Alonso (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Joseba Borde Gaztelumendi (Basauri, Bizkaia, 9 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Etxean preso)

Eguneratuta: 2022/09/12 (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak