→Basauri

Iñigo Vallejo Basauriko presoa Palentziatik Kantabriara lekualdatu dute

Iñigo Vallejo Franco preso basauriarra El Dueso espetxera (170 kilometro) lekualdatu dute. Aurten dagoeneko eskualdeko zazpi preso espetxez lekualdatu dituzte.

El Dueso espetxean dago jada Iñigo Vallejo preso basauriarra // Argazkia: Sare Basauri

Etxerat Elkarteak adierazi duenez, Iñigo Vallejo Franco preso basauriarra El Dueso espetxera (170 kilometro) lekualdatu dute. Orain arte Palentziako Dueñas espetxean zegoen (310 kilometro). 2033ko uztailean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu Vallejok. Presoak espetxe legedia onartu du, eta eragindako mina aitortzen duen idatzi bat bidali zuen iaz.

2021ean zehar Hego Uribe eskualdeko zazpi preso lekualdatu dituzte jada: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik KantabriaraIker Lima (Galdakao) Huelvatik LeoneraMaite Pedrosa (Ugao) Alcalatik ZaragozaraJon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara, eta Iñigo Vallejo (Basauri) Palentziatik Kantabriara. Horiei laster gehituko zaizkie Xabier Garcia Gaztelu (Huelvatik Madrilera) eta Ugaitz Perez (Logroñotik Basaurira) galdakoztarrak.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelvatik Estremerara lekualdatu behar dute)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroñotik Basaurira lekualdatu behar dute)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I-Foncalent, Alacant. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

*Apilaren 14an eguneratua (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak