→Basauri

Isabel Cadaval berriro hautatu dute PSEko Basauriko alkategai

Isabel Cadaval Enplegu, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzia da egun Basauriko Udalean, EAJrekin gobernu akordioa lortuta // PSE

Galdakaoko PSEko alkategaia nor izango den iragarri genuen atzo GEURIAn, eta oraingoan alderdi sozialistako Basauriko alkategaia ezagutu dugu: Isabel Cadaval. 2023ko udal hauteskundeetan bera izango da alderdi sozialistako alkategai.

Gaur egun PSEko bozeramailea da Cadaval. Udal gobernu taldearen barruan (EAJ eta PSE), Enplegu, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzia da.

2019ko udal hauteskundeetan alderdi sozialistako hautagai izan zen Cadaval, 2018ko urrian militanteek bera hautatu ondoren (Soraya Morla izan zen PSEko beste hautagaia). Aurreko hauteskundeetan 4.702 boto jaso zituen alderdi sozialistak Basaurin, bost zinegotzirekin. Alderdi sozialistak akordioa lortu zuen EAJrekin Basaurin gobernu-taldea osatzeko.

Udal hauteskundeetarako urte erdi baino gehiago falta denean, Isabel Cadavalen hautagaitza Basauriko Udaleko udalbatza osatzen duten alderdien artean ofizial egiten den bigarrena da. Duela astebete Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu zuen Asier Iragorri egungo alkatea izango dela berriro EAJren Basauriko zerrendaburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak