→Basauri

Itziar Ituño basauriarra 2023ko Feroz Sarietara proposatu dute

Datorren urteko Feroz sarietara nominatu dute Itziar Ituño basauriarra telesail bateko aktoresa protagonista onenaren atalean.

Itziar Ituño, Intimidad telesaileko aktoreekin // Netflix

Datorren urteko Feroz sarietara proposatu dute Itziar Ituño basauriarra telesail bateko aktorea protagonista onenaren atalean. Bere nominazioa ‘Intimidad’ telesailagatik izan da eta atal berean Nerea Barros (La novia gitana), Mónica López (‘Rapa’), Nathalie Poza (‘La unidad’) eta Claudia Salas daude (‘La ruta’).

Feroz Sariak urtarrilaren 28an banatuko dituzte, Zaragozan.

Intimidad, gertutik

Malen Zubiri etorkizun oparoko politikaria da. Bilboko alkategaia da, eta badirudi dena primeran doala senarrarekin eta alabarekin. Baina beste gizon batekin sexu-harremanak izaten ikusten den bideo baten agerpenak eszenaren erdigunean jarriko du Malen, voyeurismoa iritsi arte.

Indarkeria matxista, intimitatearekiko errespetua eta sexu-bideoak bidaltzeko mugak izan ziren kritikarik onenak jasotako telesail honen ardatz nagusiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak