→Basauri

Ixatxak sariek agur esango dute 24 edizioen eta Ikasle Ohien Elkarteko 63 urteko ibileraren ostean

Datorren martxoaren 19an Ixatxak Sariak banatuko dituzte azken aldiz Basauriko San Jose ikastetxean eta 24 edizioko ibilbidearen ostean desagertuko da

Basauri Koral Elkartea, 2019an // Geuria

Datorren martxoaren 19an Ixatxak Sariak banatuko dituzte azken aldiz Basauriko San Jose ikastetxean eta 24 edizioko ibilbidearen ostean desagertuko da. “Egun benetan berezia izango da”, azaldu dio Javi Landeta San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteko presidenteak GEURIA komunikabideari.

Urtero bezala, bertan izango dira Basauri Koral Elkartea, Edurre Dantza Taldea eta Danbolin Txistulari Taldea, edizio berezi honi behar bezalako amaiera emateko. 11:00etatik 13:30ak arteko iraupena izango duen edizio berezi honetan Ikasle Ohien Elkarteak 1963tik gaur egun arteko historiaren ibilbidea azalduko dute elkartea osatzen duten bi kideek.

Azken edizio honetako Gizarte saria Cáritas Bizkaiari emango diote eta Kultur saria Victor Sarriugarte margolari eta eskultoreari. “Azken edizio honetan Basauriko alkatea eta aurreko legegintzaldietako alkateak deitu ditugu San Josera, agur modura”, gehitu du Landetak eta eskerrak eman nahi izan dizkie Ixatxak Sarietan laguntza eskaini duten pertsona guztiei.

Ordutegia | Ixatxak Sariak 2023

Martxoak 19, igandea

– 11:00 Basauri Koral Elkartearen emanaldia

– 11:20 Gizarte Saria: Cáritas Bizkaia

– 11:35 Danbolin Txistulari Elkartea

– 11:55 Kultura Saria: Victor Sarriugarte margolari eta eskultorea

– 12:10 Basauri Koral Elkartea, Danbolin Txistulari Elkartea eta Edurre Dantza Taldea

– 12:30 Erreberentzia-Agurra

– 12:45 Elkartearen historiaren laburpena (1963-2023)

– 13:00 Alkatearen Agurra

Ixatxak sariak banatuko dituzte berriro Basaurin: Iñaki Garcia Uribe eta Jose Ramon Oyarbide

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak