→Basauri

Bideoa | Bidebieta Pilota Taldeko pilotari gazteek San Migelgo frontoia bete dute jaietan

Basauriko Bidebieta Pilota Taldeko Garbiñe Aparicio eta Mikel Karrillogaz berba egin dugu Mikelats IV. Esku Pilota Txapelketan, San Migelgo frontoian bertan. Domekan eta jai giro paregabeagaz bertan izan ditugu pilota taldeko aurreumetxoak, umeeak, gaztetxoak eta kadeteak.

Guztira 3 neska eta 20 mutil aritu ziren jokoan. Txapelketak herritarren eta San Migelgo jaietara hurbildu ziren zaletuen arreta erakarri zuen eta pilotari gazteek kirolaz eta jai giroaz gozatu zuten goiz osoan zehar, dinbi danba.

Argazkiak | Mikelats IV Esku Pilota Txapelketak ikuskizuna ekarri du San Migelgo jaietara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak