→Basauri

Gabonetako loteria sorta desagertu zaiela salatu du Javi Conde-Atletismo Egokitua Klubak

Salaketa jarrita, loteriako txartel horiek baliogabetuta geratu dira // Utzitakoa

Javi Conde-Atletismo Egokitua Klubaren Gabonetako loteriaren sorta oso bat desagertu zaiela salatu dute Ertzaintzan klubeko ordezkariek. Gabonetako loteria zenbakia 80.990 da, eta galdutako takoaren zenbakiak 2.251 al 2.300 bitartekoak dira.

“Salaketa jarri dugu jada Ertzaintzan. Sorta klubeko atleta batek galdu zuen bere etxetik tutoretzapeko etxe batera eramatean”, adierazi diote GEURIAri klubeko ordezkariek. Salaketa jarrita, loteriako txartel horiek baliogabetuta geratu dira: “Zortea izan dugu sorta osorik zegoela, txartelik saldu gabe”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak