18:30 inguruan, Basauriko Kareaga Goikoa kaleko etxebizitza batean sua piztu da, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzeko. GEURIAri azaldu diotenez, sutea sukaldean piztu da, Bidasoa metro geltokiaren sarreraren alboko laugarren pisu batean: “Suteak eragina izan du soilik sukaldean. Eskerrak bizilaguneak sukaldeko atea itxi duten: horrela sua ez da etxebizitzaren beste gela batzuetara hedatu”, adierazi dio suhiltzaile batek GEURIAri. Ez da zauriturik egon.

Sutea Kareaga Goikoan // Geuria
