→Basauri

Kareagako 2022ko Mendi Martxa igandean izango da, Acambiren alde

2018ko Kareagako Mendi Martxa // Geuria

Kareagako Mendi Martxa antolatuko du berriro Sorgina Kultur Elkarteak. Aurten zazpigarren edizioa da eta ekainaren 12an, igandez, izango da. Guztira 8,64 kilometroko ibilbidea izango du. Irteera 10:00etan izango da Sorginetxetik.

“Aurtengo martxak berezitasun bat dakar; aspalditik auzo eskaera nagusietako bat izan den “Arratiako Tranbia” bidegorriaren obrak hasi aurretik azkenengoz bertatik igaroko gara… eta hala izan bedi! Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritako epeak betez gero datorren urtean lanak hasiko baitira”, diote Sorgina Kultur Elkartetik: “Horrela balitz 2024an gure auzotik Ibaizabalen ertzetik, aldaparik eta trafikorik gabe, bizikletaz edota oinez bai Boluetaraino bai Etxebarrira joaterik izango dugu”.

Mendi Martxa solidarioa da eta aurten izen emateekin bilduko duten dirua Acambi Bizkaiko Ginekologiko eta Bular Minbiziaren Elkarteari emango diote. Mendi Martxan parte hartzeko izena ematea ekainaren 12an bertan egingo dute interesdunek 09:30etik aurrera Sorginetxean bertan. Izen ematea euro 1ekoa da.

Igandeko ekimenaz gain, ekainaren 11n kroketa solidarioak salduko dituzte euro batean New Magic tabernan. Bildutakoa ere Acambiren alde izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak