Sareak

☉ Basauri

Programa / Kareagako jaiak 2023

|

Datorren irailaren 8tik 10era ospatuko dituzte Karegako jaiak Sorgina Kultur Elkartearen eskutik. Aurtengoak jardueraz beteta datoz. Aurten ere suzko zezenak izango ditugu Karmelo Torreko aldapan gora eta behera, musika egun guztietan, haurrentzako parkeak, tortilla eta paella lehiaketak, hainbat txapelketa, antzerki saioak eta beste hainbeste jarduera, haur, gazte, heldu eta nagusientzat.

Aurtengo kartela EndikArtek sortu du eta Sorgina Kultur Elkartetik azaldu dute abuztuaren bigarren hamabostaldian informazio zehatzagoa iragarriko dutela.

“Elkarrekin gozatzeko dira jaiak”, azaldu dute Sorgina Kultur Elkartetik. “Ez dugu iskanbilarik nahi. Ondo pasa nahi baduzu kontrolpean izan alkohola. Ez bota beirarik ezta zaramarik kalera eta erabili eta zaindu zerbitzu publikoak. Disfrutatu jaiak, errespetua ardatz hartuta”.

Gazteak, iazko tortilla lehiaketan // Geuria

Egitaraua / Kareagako Jaiak 2023

Irailak 8, ostirala

19:00 Musika kalean
20:00 Txupinazoa eta Sorginaren jaitsiera
21:30 Sorginaren esekiera, auzo elkartearen plaza
21:45 Suzko zezena, Karmelo Torre
22:00 Kontzertua: Morning Geltokia
01:00 Helduentzako Molto moto lasterketa
01:30 Beranduegi Erromeria

Irailak 9, larunbata

09:00 Txupinazoa
11:30 – 14:00 Haur parkea
12:00 Haurrentzako Molto moto lasterketa
12:00 Tortilla txapelketa
12:00 Musika kalean: Adiskideak txaranga
12:30 Antzerkia: ‘Bonba bat naiz’, Bea Larrañaga
13:30 Bitsa, Sorginetxearen ondoan
14:00 – 14:15 Tortillen aurkezpena
16:00 – 18:30 Haur parkea
16:00 Mus txapelketa
17:00 Iturri txapelketa
17:30 Igel-toka txapelketa
18:00 Dantzaldia: Orquesta Maran
18:00 Musika kalean: Danbolin Txistu Elkartea
19:00 Txistorra-jan Erraldoia, Sorginetxea
21:45 Suzko zezena, Karmelo Torre
22:00 Erromeria: Garilak 26
01:00 DJ: Musikak ez du etenik

Irailak 10, igandea

09:00 Txupinazoa
10:00 Paella txapelketa, Sorginetxea
11:00 Haur eta gazte xake txapelketa (10, 12 eta 16 urte bitartekoak)
12:00 Musika kalean: Haizedoinu gaiteroak
12:00 Tiragoma txapelketa, eszenatokiaren atzealdean
12:30 Antzerkia: ‘Adabaki’, Bapatean Zirko konpainia
14:00 – 14:15 Paellen aurkezpena
15:00 Herri bazkaria
16:00 Bingo musikatua
17:00 Zunba herrikoia
18:00 Kontzertua: Alargun Beltzak
20:00 Sorginaren agurra

Molto lasterketarako nork bere motorra ereman beharko dutela azaldu dute Sorgina Kultur Elkartetik. Bestalde, Tortilla txapelketan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da eta azken eguna irailaren 8a izango da: “Arrautzak eta patatak larunbatean bertan emango dituzte agertoki nagusian”.

☉ Basauri

Basaurin ertzain bat atxilotu dute droga trafikoa leporatuta

|

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoaren aurkako polizia-operazioa martxan jarri dute gaur Bizkaian eta Kantabrian, eta hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte.

Besteak beste, Basaurin pertsona bat atxilotu dute. Zenbait komunikabidek publikatu dutenez ertzain bat da Basaurin atxilotutakoa, 24. promoziokoa, eta substantzia estupefazienteen banaketan parte hartzea egotzi diote.

Miaketak, Basaurin, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Kantabriako herri batean egiten ari dira.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Juan suak Basaurin: Basozelain, Pozokoetxen, San Migelen, Kareagan eta Bidebietan

|

Ekainaren 23ko gauen piztuko dituzte San Juan suak Basauriko auzoetan // Geuria

Ekainaren 23ko gaua urteko laburrena da, baita San Juan bezpera ere. Hori ospatzeko San Juan suak piztuko dira Euskal Herrian eta Hego Uriben.

Basaurin, Basozelain, Pozokoetxen, San Migelen, Kareagan eta Bidebietan piztuko dituzte San Juan suak ekainaren 23ko gauean.

Egitaraua / San Juan suak Basaurin

Ekainak 23, igandea

Basozelai
19:00 Txokolatada Solidarioa. Bildutako dirua CTNNB1 elkartearentzat
19:30 VI. Basozelaiko Bingo Solidarioa. Bildutako dirua CTNNB1 elkartearentzat
20:00 Taloak eta ogitartekoak: Loiuko
21:30 Ohiko San Juan Sua Batukale Samba taldearekin
San Juan jaien egitaraua osorik hemen!

Pozokoetxe
20:00 Txokolate jana
21:00 Basauritar Dantza Taldea
21:30 San Juan sua
San Juan jaien egitaraua osorik hemen!

San Migel
18:00 Karropoteoa
20:00 Txorizoa sagardotan egosia eta musika Ixatxak parkean
22:00 San Juan sua Ixatxak parkean
22:15 Afari herrikoia: bakoitzajk bere afaria ekar dezala

Kareaga
21:30 Txokolatada
22:00 San Juan sua

Bidebieta
21:00 Txokolate-jana bizkotxoekin
22:00 San Juan sua piztea
23:00 Keimada

Osorik irakurri

☉ Basauri

Mendi martxa antolatu dute San Migelen autismoa duen Hugo auzotarraren alde

|

Mikelats Kultur Elkarteko kideak Sofia Taramona ikastetxeko ikasleekin eta ordezkariekin // Mikelats Kultur Elkartea

Mikelats Kultur Elkarteak Mendi Martxa Solidarioa antolatu du beste urte batez. Aurtengoa hamaikagarren eduzioa da eta bilduko duten dirua autismoa duen Hugo auzotarrarentzat eta Apnabi elkartearentzat izango da. Hugok 4 urte ditu eta Sofia Taramona ikastetxeko ikaslea da.

San Migeleko Mendi Martxa Solidarioa ekainaren 22an, larunbatez, izango da, 10:15ean hasita Ixatxak parketik. Antolatu duten ibilbidea 7 kilometrokoa da.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek 5 euro ordainduko dituzte ekainaren 22an bertan, jarduera hasi aurretik.

Mendi Martxa Solidarioaz gain, San Migeleko jaietan (irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean) Apnabi elkartearen jarduera bultzatzera bideratutako ekimen solidario gehiago antolatuko ditu Mikelatsek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak Sarratuko metroaren L5 lineako obrak bisitatu ditu Basaurin

|

Elixabete Etxanobe Sarratun, Asier Iragorri Basauriko alkatearekin eta Ager Izagirre foru diputatuarekin // Bizkaiko Foru Aldundia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia Hego Uribe eskualdean izan zen atzo. Basaurin, Sarratuko metroaren L5 lineako obrak gertutik jarraitu zituen, Asier Iragorri Basauriko alkatearekin eta Ager Izagirre Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuarekin batera.

Era berean, Bizkotxaldeko Etxetic zentroko lanak ere bisitatu zituzten. “Etxetic zentroaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak doako laguntza-zerbitzua eskainiko du, mendekotasun-egoeran dauden Basauriko pertsonak etxean egon daitezen”, dio Iragorrik.

Foru erakundeak eguneko zentroa eta elkarbizitzarako etxebizitzak eraikitzea ere finantzatu du Basaurin, Sarratu auzoan.

“Elixabete Etxanobek eta Ager Izagirrek gure herriarentzat estrategikoak diren beste proiektu batzuekiko interesa agertu dute, hala nola, San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe auzoen berroneratze eta eraldaketa urbanistikoa edo La Basconiako lurren etorkizuneko garapena jarduera ekonomikoa ekarri ahal izateko”, adierazi du Iragorrik.

Basaurin bisita egiteaz gain, Arrigorriagan Maite Ibarra alkatearekin batu zen, foru-eskumeneko hainbat proiektu partekatzeko.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basozelaiko Skate txapelketak adin txikikoak eta nagusiak lehiatuko ditu Basaurin

|

Ekainaren 22an, larunbatez, izango da Skate Txapelketa Basozelaiko jaietan barruan // Geuria

Skate txapelketa antolatu dute beste urte batez Basozelaiko jaietan, Basaurin. Ekainaren 22an, larunbatez, izango da txapelketa eta sei kategoria lehiatuko dira: 12 urtez azpikoa (nahiatez erabili behar dira kaskoa eta babesak), 18 urtez azpikoa, neskak, masters, open eta Half Pipe.

Sariei dagokienez, parte-hartzaileen artean materiala banatuko dute, eta Open eta Half Pipe kategorietako irabazleek dirua jasoko dute.

Parte hartzeko izena ematea ekainaren 22an bertan egingo dute parte-hartzaileek.

Basozelaiko Skate Txapelketa Basauriko Udalak antolatzen du, Zirt Zart Gazte Zerbitzuaren eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzarekin. Aurten, Basauri Kirolaren Europako Hiria den urte honetan, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko jarduera mantentzen eta zabaltzen jarraitu dute.

Open Basozelai 2024

Ekainak 22, larunbata
11:00 12 urtez azpikoak
12:00 18 urtez azpikoak
13:00 Neskak
16:00 Masters
17:00 Open
18:30 Half Pipe

Osorik irakurri