→Basauri

Manta elektriko batek kea sortu du Extremadura kaleko etxebizitza batean, Basaurin

Suhiltzaileak lanean // Utzitakoa

Kea sortu da arratsaldean Extremadura kaleko adineko baten etxebizitzan, Basaurin. Suhiltzaileek 17:00ak aldera jaso dute abisua eta bertara hurbildu dira Basauriko parkeko ur ponpa eta eskala kamioia. Bertako lekukoek GEURIAri azaldu diotenez, suhiltzaileez gain, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat gerturatu dira Extremadura kaleko 4. zenbakira.

Segurtasun sailak argitu du adinekoaren etxean ez dela surik egon: “Adinekoak erabiltzen duen manta elektrikoa kea botatzen hasi da eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute”. Hori dela eta, segurtasun neurri modura, eskala eta ur ponpa kamioia eraman dituzte, badaezpada.

“Auzotarrak ez du kalterik jaso eta ataritik gertu jaso du larrialdi zerbitzuetako arreta”, azaldu digute bertako auzotarrek. 17:20ean sua itzalita zegoen eta kamioiak Basauriko parkera bueltatzen hasi dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak