Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Basauri

Kirolaren Euskal Kongresua egingo dute urrian Basaurin, Europako Hiriaren ekitaldien baitan

Era berean, besteak beste, Basauriko Kirol Gala berreskuratuko dute eta futboleko emakumezkoen senior selekzioa ere sortuko dute

|

2024ko Kirolaren Europako Hiri bezala hamaika ekintza antolatu dituzte Basaurin abendura arte // Geuria

Basaurik jada badauka eskegita 2024ko Kirolaren Europako Hiriaren bandera. Udaletxe aurrean dago jarrita bandera eta urte osoan zehar egongo da eskegita.

Urtarrilaren 14an, igandez, jarri zuten bandera ekitaldi ofizial batean. Bertan izan ziren Asier Iragorri Basauriko alkatea, Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Kirol arloko zinegotzia, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria eta Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolaren zuzendari nagusia.

Era berean, Udalean ordezkaritza duten alderdietako zinegotziak eta hainbat klubetako ordezkariak bertaratu ziren ekitaldira.

“Urtebete dugu aurretik merezitako errekonozimendu horretaz eta gaurtik abendura bitartean egingo diren kirol jarduera guztiez gozatzeko”, adierazi zuen Iragorrik.

Besteak beste, Emakumeen Itzulia eta Euskadiko Eskolarteko Jokoak maiatzean, Basauriko futbol selekzioaren 20. urteurrena edo urrian Basaurin ospatuko den Kirolaren Euskal Kongresua nabarmendu zituen Zugazagoitiak.

“Abenduan Kros Egokituaren Europako txapelketa ere izango da Lapatzan eta Basauriko Kirol Gala berreskuratuko dugu. Gainera, futboleko emakumezkoen senior selekzioa sortuko dugu, kirolean berdintasunaren alde egiten dugun apustuaren beste adibide bat”, gaineratu zuen Zugazagoitiak.

Iazko martxoan aurkeztu zuen Basauriko Udalak 2024ko Kirolaren Europako Hiri izateko hautagaitza, eta urrian izendatu zuen ACES Europak, Bruselan egoitza duen irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

Abenduan jaso zuten Basauriko udal arduradunek oroigarria Europako Parlamentuan, Bruselan. Bertan, “herriko kirola” eta euskara, “gure hizkuntza”, eraman zituen Iragorrik.

☉ Basauri

Etxebizitza kolaboratiboen eredua azalduko du Irati Mogollon soziologoak Basaurin

|

Etxebizitza-eredu alternatiboak azaltzeko hitzaldia emango dui Irati Mogollon soziologoak Basaurin // Geuria

Etxebizitza-eredu alternatiboak azaltzeko topaketa antolatu dute Setem Hego Haizeak eta Sagarrak Ekologista Taldeak gaur, urtarrilak 21, Basaurin.

Irati Mogollon soziologoak ‘Posible al da komunitatean bizitzea?’ hitzaldia emango du 18:00etatik 20:00etara Pozokoetxeko Kultur Etxean. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Solasaldian, komunitatean bizitzearen kasu praktikoak, esperientziak, baldintzak eta etxebizitrza kolaboratibo motak azalduko ditu.

“Gure egungo etxebizitza-errealitateei buruz hausnartuko dugu, errealitate horiei aurre egiteko estrategia kolektibo posibleak detektatuko ditugu eta Europan zeharreko etxebizitza kolaboratiboen kasuak aztertuko ditugu”, diote antolatzaileek.

Zaintza kolektiboak

Bestetik, urtarrilaren 22an, Irati Mogollon soziologoak tailer bat eskainiko du: ‘Zaintzaren arkitekturak eta zahartze aktibista’. Jarduera hau ere Setem Hego Haizeak eta Sagarrak Ekologista Taldeak antolatu dute.

“Tailer honetan, zaintza kolektiboari dagokionez toki bakoitzean dauden egiturak aztertuko ditugu, baita egitura horiek nolakoak izatea gustatuko litzaigukeen eta horiek gauzatzeko zer ekintza-ahalmen dugun ere.

Tailerra online izango da eta hau ere gazteleraz. Interesdunek izena eman behar dute esteka honen bitartez (doakoa).

Irati Mogollon euskal soziologoa da, adinekoen ahalduntze feministan, ekonomia feministako ikerketa-ekintzan eta etxebizitza kolektiboen prozesuen talde-bideratzean espezializatua, diziplinarteko ikuspegi batetik.

Osorik irakurri

☉ Basauri

‘Basauriko auzokide berriak’ dokumentalak herrian bizi diren migratzaileen bizipenak ikusaraziko ditu

‘Basauriko auzokide berriak’ dokumentala aurkeztuko dute urtarrilaren 25ean, larunbatez, San Migeleko Taberna Nagusian

|

'Basauriko auzokide berriak' dokumentaleko protagonistak // Basauriko Udala

Basaurin bizi diren migratzaileen bizipenak ikusarazten dituen dokumentala diseinatu eta sortu du Zurrumurruen Aurkako Sareak, Basauriko Udalaren laguntzarekin.

‘Basauriko auzokide berriak’ da dokumentalaren izenburua eta zazpi bizilagunen testigantzak jasotzen ditu: Carol, Alí, Bouba, Fatu Matu, Jon, Toktam eta Nati.

Testigantza horien bidez, jasotako harrerari buruzko eta herrian kulturen arteko elkarbizitza eraikitzeari buruzko beren esperientziak, sentsazioak eta proposamenak partekatzen dituzte dokumentalean agertzen diren herritarrek.

Dokumentala urtarrilaren 25ean, larunbatez, aurkeztuko dute San Migeleko Taberna Nagusian, 11:00etan. Aurkezpenera joateko izen-ematea telefonoz (606 050 662) edo posta elektronikoz (amekadi@gmail.com) egin dezakete herritarrek.

“Basauriar guztiak animatu nahi ditugu film laburraren aurkezpen ofizialean parte hartzera, lan kolektibo baten emaitza baita. Dokumental horren bidez, hausnarketarako hainbat gune bultzatu nahi ditugu, hausnartu ahal izateko gure harremanak zelakoak diren eta zer egin dezakegun, gure egunerokotasunean, Basaurin, gure aniztasuna aitortzeko eta, gure aurreiritziak atzean utzita, errespetuz eta inklusioz jarduteko”, dio Isabel Cadaval Basauriko Udaleko Bizikidetza Aniztasunean Ataleko eta Immigrazioko zinegotziak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa / Gerraren eta faxismoaren aurkako murala margotu du Hego Uribeko GKSk Basaurin

|

Urtarrilaren 25ean, larunbatez, GKSk manifestazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean (18:00, Jesusen Bihotza plazatik), ‘Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora’ lemapean.

Mobilizatzeko deialdia zabaltzeko helburuarekin, Basaurin eta Galdakaon mural-margoketak antolatu dituzte gaur, urtarrilak 18: goizean Basaurin eta arratsaldean Galdakaon.

Muralaren diseinua Elene Uribarri galdakoztarrak egin du eta Basaurin dozena bat gazte batu dira.

Eguerdian batu dira Bentako plazan Basauriko GKSko dozena bat gazte // Geuria

Olatz Galindez Verano Hego Uribeko GKSko kidearekin berba egin dugu goizean Basaurin: “Azken aldian eskualdean hedatzen ari dira faxismoari bidea ireki ahal dioten ideia erreakzionarioak, konkretutik, arrazistak eta matxistak. Adibidez, Basaurin pintada arrazistak agertu dira eta Arrigorriagan eraso arrazista bat eman zen abenduan”.

“Faxismoa langile klasearen aurkako ideologia eta praktika bezala identifikatzen dugu, eta sektore zaurgarrienak kolpatzen ditu; batez ere, migranteak, emakume langileak eta LGTBI kolektiboak. Horregatik, horren aurrean ikusten dugu beharrezkoa dela kaleak hartzea eta gurekin mobilizatzera animatzen zaituztegu”, dio Galindezek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurik 82.000 euro gastatu behar izan zituen 2024an ekintza bandalikoek eragindako kalteak konpontzeko

Zenbateko osoaren erdia baino gehiago, 45.800 euro, Solobarriako karpako pintadak eta olana konpontzeko erabili zituen iaz Basauriko Udalak

|

Besteak beste, Solobarriako karpan eta Doktor Jose Garai kaleko igogailuan ekintza bandalikoak egin zituzten iaz // Basauriko Udala

2024an zehar herrian izandako ekintza bandalikoek eragindako kalteak konpontzeko 82.000 euro gastatu zituen Basauriko Udalak.

Datuak datu, kalte hauek ordaindu zituen iaz Udalak:

  • Eraikinetako hormetako edo Solobarriako karpako pintadak kentzeko: 45.800 euro
  • Erre zituzten 10 edukiontzi ordezkatzeko: 12.000 euro
  • Igogailuak konpontzea: 11.844 euro
  • Bizkotxaldeko parkeko sareak eta segurtasun-zoru berriak konpontzeko: 7.477 euro
  • Arrapala mekanikoetako beiren haustura konpontzeko: 4.260 euro
  • Komun publikoetan egindako ekintzak garbitzeko: 1.016 euro

“Ekintza horiek kalte handiak sortzen dizkiete zuzenean basauriar guztiei, espazio publiko partekatuak hondatzen dituzte eta herritar guztiengan eragin duen aparteko gastua dakarte”, diote udal ordezkariek: “Adibidez, norbaitek nahita eragitea igogailuek eta arrapala mekanikoek ibiltzeari utz diezaioten izugarrizko kaltea da mugikortasun murriztua duten bizilagun askorentzat”.

Gauzak horrela, Basauriko Udalak dei egiten die gizalegerik gabe jarduten duten edo beren ardurapeko pertsonei hori egiten uzten dieten herritar gutxi horiei, eta eskatzen die haien ekintzen ondorioez jabe daitezen.

Osorik irakurri

☉ Basauri

‘Euskararen zuhaitza’ landatu du Basozelain Beat Taldeak

|

Sagarrak talde ekologistako kideez lagunduta landatu zuten Basozelain 'Euskararen zuhaitza' // Beat Basauri

Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek ‘Euskararen zuhaitza’ oparitu zieten iazko maiatzean Basozelaiko Beat taldekoei. Pago bat da eta Sagarrak talde ekologistaren laguntzarekin, abenduan landatu zuten auzoan.

Ekitaldira  bertaratu ziren. “Landatu dugun pago txiki honek, Euskararen zuhaitza, hazi egingo da eta horrekin batera euskararen erabilerak ere egingo du gora gure auzoan”, diote Beateko kideek.

Sagarrak taldeko ordezkariak kultura guztietan zuhaitzek balore sinboliko handia dutela nabarmendu zuen: “Euskal Herrian bi zuhaitz nagusi ditugu: haritza eta pagoa. Zuhaitzek eta basoek, hizkuntzak eta kulturak bezala, lurra behar dute sustraiak landatzeko. Zuhaitza hazi egingo da gu apenas konturatu gabe, eta espero dezagun ere euskal hiztunak ere haztea zuhaitzarekin batera”.

Osorik irakurri