→Basauri

Argazkiak | Lokatzak eta hotzak ez dituzte Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketako atletak gelditu Basaurin

Gaur goizean Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketa eta Basauriko Udaleko Opena antolatu dute Lapatzako kros zirkuituan

Lasterkariak, proba amaitu ostean // Geuria

Gaur goizean Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketa eta Basauriko Udaleko Opena antolatu dute Lapatzako kros zirkuituan eta Artunduaga Atletismo Klubeko Unax Martinek irabazi du Gizonezkoen egokitutako txapelketa.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Javi Conde-Bertako Igogailuak Atletismo Egokitutako Klubak antolatuta, euriz, eta lokatzez betetako kirol-jarduera izan dugu, baina horrek ez ditu bertan parte hartu duten 200 atletak geldiarazi.

Txapelketa 10:30ean hasi da eta bete beharreko distantziak 1.100 metroetatik 5.500 metrora artekoak izan dira, guztira 5 lasterketetan banatuta: Gizonezkoen kirol-trebetasunak, Emakumezkoen kirol-trebetasunak, Gizonezkoen egokitutakoa, Emakumezkoen lasterketa eta Gizonezkoen lasterketa. Hauek izan dira lasterketa bakoitzeko irabazleak:

– Gizonezkoen kirol-trebetasunak: Mateo Respuela (Cayon Atletismo Kluba, Kantabria)
– Emakumezkoen kirol-trebetasunak: Cinthya Matanzas (Teasmiera Atletismo Kluba, Kantabria)
– Gizonezkoen egokitutakoa: Unax Martín (Artunduaga Atletismo Kluba)
– Emakumezkoen lasterketa: Jone Rivas (Laudio Atletismo Kluba)
– Gizonezkoen lasterketa: Igor Ruiz (Santurtzi Atletismo Kluba)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak