→Basauri

Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketa antolatu dute Basauriko Lapatzan, larunbatean

Urtarrilaren 28an, larunbat honetan, Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketa – Basauriko Udaleko Opena prestatu dute Lapatzan

Bertako Igogailuak taldea, 2022ko abenduaren 31ko Gabon Zaharreko Zirkuituan, Galdakaon // Geuria

Urtarrilaren 28an, larunbat honetan, Kros paralinpikoko Euskadiko Txapelketa – Basauriko Udaleko Opena prestatu du Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Javi Conde-Bertako Igogailuak Atletismo Egokitua Klubak Lapatzako kros zirkuituan. Txapelketa honek amaiera emango dio Euskadiko II. Kros Txapelketari eta bertan Laudio, Amurrio, Zornotza, eta Lasarteko kirolariek puntuatu dute.

Bertako Igogailuak taldeko kirolari bat, Galdakaoko Gabon Zahar Zirkuituan // Geuria

Guztira 5 lasterketa prestatu dituzte goizean zehar Lapatzan, 10:30ean hasita. Bete beharreko distantziak 1.100 metroetatik 5.500 metrora artekoak dira eta bertara gerturatuko diren Euskadi, Galizia, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Valentzia, Gaztela eta Leoi eta Andaluziako 200 atleten artean Tania Castillo basauriarra, Nacho Palacios valentziarra eta Ander Olaso avilarra Europako txapeldunak izango dira.

Dominadunen artean ere Basauriko klubeko Gonzalo Iniesta egongo da Ibai Magdaleno, Chus Fernández eta Mikel García taldekideen eta munduko txapeldunekin batera.

Tania Castillo Cuesta: “Atletismoa askatasuna da; zoriontasuna ematen dit”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak