→Basauri

‘Kurdistan. Emakumeak eta iraultza’ hitzaldia antolatu du La Fabrika kolektiboak San Migelen

San Migeleko La Fabrica Kolektiboak ‘Kurdistan. Emakumeak eta iraultza’ hitzaldia antolatu du abuztuaren 30ean San Migel Bizirik elkartearen egoitzan.

ARGAZKIA: EUSKAL HERRIKO BRIGADISTAK

San Migeleko La Fabrica Kolektiboak ‘Kurdistan. Emakumeak eta iraultza’ hitzaldia antolatu du abuztuaren 30ean, ostiralez, San Migel Bizirik elkartearen egoitzan (Pagasarri kalea, z/g), 19:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, euskal Brigadista batek emango du hitzaldia eta emakume kurduen iraultza feministaren berri emango du.

Besteak beste, iazko udan Euskal Herriko hainbat Brigadista Kurdistango Rojava eskualdera joan ziren irakaspenak jaso eta elkartasuna adierazteko asmoz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak