→Basauri

La Fabrica Kolektiboak hirugarren urteurrena ospatuko du asteburuan

La Fabrica Kolektiboko kideak 2019an, beren sorreran // Geuria

‘La Basconia’ dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo mahai ingurua, Maialen Ibarraren kontzertua eta karaokea antolatu dituzte San Migelen, La Fabrika Kolektiboaren hirugarren urteurrenean. Ekainaren 10ean eta 11n ospatuko dute urteurrena.

Duela 10 urte publikatu zuen Bidebietak La Basconia fabrikaren historia bertako langileen eta garai hartako umeen ikuspegitik kontatzen duen dokumentala. Bidebietak bere 15. urteurrenearen harira ekoitzi zituen bi dokumental: bata La Basconia fabrikari buruzkoa eta bestea Basauriko zine aretoei buruzkoa. Bi dokumentalak 2012ko azaroan proiektatu zituzten Social Antzokian.

La Fabrica Kolektiboak 3 urte

2022ko ekaina

Ekainak 10, ostirala
19:00 ‘La Basconia’ dokumentalaren proiekzioa eta mahai ingurua San Migel Biziriken lokalean (Pagasarri kalea z/g)

Ekainak 11, larunbata
19:00 Maialen Ibarraren kontzertua eta karaokea Elexalde tabernan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak