→Basauri

Basauritarrak proiektuak sortutako Laia pertsonaiak herriko unibertsoa eraikiko du euskaraz

Basauriko Udaleko Euskara sailak iaz martxan jarritako Basauritarrak dinamikak Laiak izeneko pertsonaia berde alaia sortu du. Laia Basauritarrak-en nortasun korporatibo berriaren parte da eta Basauriko unibertso propioa sortzen ari dela azaldu dute gaur goizean Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Ioritz Lopez de Alda Bolintxu AEKko irakasleak, pertsonaiaren aurkezpenean.

Ioritz Lopez de Alda eta Asier Iragorri, Laiaren aurkezpenean // Geuria

Basauriko Udaleko Euskara sailak iaz martxan jarritako Basauritarrak dinamikak Laia izeneko pertsonaia berde alaia sortu du. Laia Basauritarrak-en nortasun korporatibo berriaren parte da eta Basauriko unibertso propioa sortzen ari dela azaldu dute gaur goizean Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Ioritz Lopez de Alda Bolintxu AEKko irakasleak, pertsonaiaren aurkezpenean.

Laia euskarazko ekintza, ekitaldi eta sareetan, modu naturalean, agertu den irudia da. “Gure herriko euskararen komunitateko agenteak batera lan egiten ari gara” azaldu du Iragorrik aurkezpenaren prentsaurrekoan. “Bakoitzak posible duen neurrian, baina modu jarraituan eta etenik gabe egiten dugu lan. ‘Basauritarrak’ da egiten ari garen lan honen aterkia eta ikusgarri egin dugu irudi-nortasun berri batekin”.

“Intentzioa Basaurin dagoen euskaldunon sarea trinkotzea da”, azaldu du Ioritzek. “Horretarako identifikagarri gisa erabiliko dugu Laia, euskaraz egin daitezkeen komertzio, denda, tabernetan… identifikagarri hori sarreran jarri eta Basauriko euskaldunok estres linguistiko hori murriztu eta leku horietara lasaitasunez sartzeko euskara erabiliz”.

Prentsaurrekoaren momentu bat, Basauriko osoko bilkuren aretoan // Geuria

Laia, gertutik

Kolore berdea eta laranja uztartzen dituen begi bakarreko ilustrazio atsegina dugu Basauritarrak propiektuaren pertsonaia berria. Bere inguruan Basauriko unibertso propioa eraikitzen hasi da, honako elementuak erabiliz: Basauriko Udalaren logotipoa bere kolore korporatiboekin, Jesús Lizaso eskultorearen ‘Laia’ artelana eta ume zein helduentzat itxura erakargarria duen pertsonaia (Minion baten antzekoa).

Diseinua David Agirrezabalaga zarauztarrarena dugu (Mr. Euskaldun markaren sortzailea), euskal kultura eta euskararen inguruan hamaika ilustrazio egindako profesionala. Horrela, Laiaren diseinuarekin batera haragizkoak bihurtu ditu Basauriko hainbat leku eta pertsonaia esanguratsu: Basauriko mendiak, Eskarabilera, Bentako iturria, Finagako baseliza… eta abar luze bat.

Hiru ardatzak

Nortasun korporatibo berriak hiru ezaugarri nagusi ditu: Laia pertsonaia alaia, erakargarria eta atsegina da; Basaurikoa izatearen harrotasuna euskararekin uztartzen du; Basauriko txoko, pertsonaia eta ondarea nortasun korporatibo berriarekin batera datorren unibertso propio batera ekartzea, hainbat arlotan erabilgarri izan daitekeena.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak