→Basauri

Basaurik Lan Eskaintza Publikoko 11 lanposturako deialdia zabaldu eta iazkoa onartu du

Udal plantilla egonkortu eta behin-behinekotasuna murriztea helburu, Lan Eskaintza Publikoko (LPE) 11 lanposturako deialdia zabaldu du Basauriko Udalak

Langileak, Etxebarrin // Geuria

Udal plantilla egonkortu eta behin-behinekotasuna murriztea helburu, Lan Eskaintza Publikoko (LPE) 11 lanposturako deialdia zabaldu du Basauriko Udalak merezimendu lehiaketaren bidez.

Herri Lanetako departamentuburu bat, Gizarte Laneko teknikari bi, Diziplina eta Lizentzietako arkitekto tekniko bat, Euskara eta
Herritarrekiko Harremanetako teknikari bat eta delineatzaile bat dira Udalak eskainiko dituen lanpostuak. Era berean, lehiaketa-oposiziorako deialdia egin du Udalak eta igeltsero-laguntzaile bat, ehorzle ofizial bat, elektrikari bi eta hodigile soldatzaile bat kontratatuko dituzte. Udal ordezkarien arabera, deialdiak Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAOn) argitaratzean jarriko dute martxan bi prozesuetarako eskabideak aurkezteko epea.

Bestalde, 2022ko LEPa onartu du Udalak beste 9 lanpostuetarako: Udaltzaingoko agente bat, ingeniari bat, Administrazio bereziko teknikari bat, hiru administrari teknikari, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako administrari teknikariaren plaza bat, ehorzle peoi bat eta arotz ofizial bat.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak