→Basauri

Loly de Juan Metroaren 5. Lineaz eta Sarratuko geltokiaz arituko da otsailean Basauriko Ibaiganen

Abenduaren 13an Galdakaon izan zen Loly de Juan Julian Ferraz ETSko zuzendari ondokoarekin // Geuria

Galdakao Metroarekin lotzeko lanak 2023ko udaberrian hasiko dituzte. Hala iragarri zuten iraila amaieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Obrak egiteko hitzarmena urriaren 21ean sinatu zuten bi erakundeek eta azaroan lizitaziora atera zituzten 5. Linearen lehen hiru tarteak: Sarratu-Aperribai; Aperribai-Galdakao; eta Galdakao-Usansolo Ospitalea.

Metroaren 5. Linearen eta Sarratuko geltoki berriaren nondik norakoak aurkezteko Loly de Juan de Miguel Garraio Azpiegituren zuzendariak —Basauriko alkate ohia (PSE, 2007-2011)— hitzaldia emango du otsailaren 7an, asteartez, 19:00etan Ibaigane Kultur Etxean.

Hitzaldia ‘Sarratu Intermodala bai, baina horrela ez’ herri plataformak antolatu du: “Asier Iragorri Basauriko alkatea eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak gonbidatu ditugu”, adireazi diote GEURIAri plataformako kideek, eta aurreratu digute asmoa dutela Galdakaoko Udalak egin bezala, Metroari buruzko foroa sortzea Basaurin, besteak beste, informazioa eta eztabaidak jasotzeko eta herritarrek jarraipen bat egiteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak