→Basauri

Lomce legea errefusatu dute Basauriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek

basauri arizko ikastola lomceri planto 2015

Basauriko udalbatzak gaur egungo hezkuntza sistema eztabaidatuko du maiatzaren 26an, ostegunez. Izan ere, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Basauri ‘Lomcerik gabeko herria’ izendatzeko.

Basauriko udalbatzak gaur egungo hezkuntza sistema eztabaidatuko du maiatzaren 26an, ostegunez. Izan ere, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Basauri ‘Lomcerik gabeko herria’ izendatzeko. “Ekimen honen bitartez gure elkartasuna adierazi nahi diegu Lehen Hezkuntzako 3.mailako froga ez egitea erabaki duten herriko ikastetxe publikoei eta, aldi berean, kanpo inposaketa eta injerentziez aske izango den hezkuntza sistema propioa defendatzeko konpromezu irmoa azaldu nahi dugu“, diote EH Bildu Basauritik.

Basauriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztiek (Bizkotxalde, Sofia Taramona, Arizko Ikastola, Basozelai-Gaztelu, Etxegarai, Kareaga Goikoa eta Soloarte) dagoeneko errefusatu egin dute Lomce Legea. Itunpeko eskolei dagokienez, San Jose ikastetxeak ere ez du Lomcerik aplikatuko; bai, ordea, Kooperatiba Basaurik -bere gain hartuko du azterketen prozedura-.

Koalizio ezkertiarrak adierazi duenez, “Alderdi Popularrak (PP) onartutako Lomce legeak Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasturte amaierako ebaluaketak inposatzen ditu maiatzean, orain arte burutu izan diren laugarren mailakoak ordezkatuz“. Era berean, diagnosi froga hauek “zikloko antolaketa apurtzen” dutela argudiatu du EH Bildu Basaurik: “Aldaketa honek ez du inolako justifikazio pedagogikorik eta hankaz gora ipiniko du orain arte froga diagnostikoekin egindako lan guztia“.

Hezkuntza sistema propio baten alde

Iazko martxoan Lomce Legea ez aplikatzeko mugimenduak hasi zituzten Basauriko Arizko Ikastolan eta “gure hezkuntza” eraikitzeko proposamenak batzen eta hedatzen hasi ziren. Besteak beste, elkarretaratzeak eta sinadura bilketak egin zituzten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak