Espainiako Loteriaren gaurko lehen saria 79.961 zenbakiari dagokio, zenbaki bakoitzari 60.000 euro eta 600.000 serie osoari. Eta hara non, Basauriko Urbi auzoko 7. administrazioan saldu dira hainbat zenbaki, Espainiako Loteriak agertu duenez. Esan bezala, serie osoari 600.000 euro dagozkio, 60.000 dezimo bakoitzari eta administrazioa bertan edo bankuan kobra daitezke.
Lehen saria duen zenbakia Almerian eta Madrilen ere saldu da. Horietan ere zenbait dezimo erosi dituzte herritarrek. 79.050 zenbakia bigarren sariari dagokio eta Calahorran (Errioxa) saldu da zenbakia.
