→Basauri

Argazkiak | Zaintza-sistema “iraultzeko” elkarretaratzea egin dute M8an Basaurin

Martxoaren 8a da eta mugimendu feminista berriro atera da kalera. Basaurin elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Azaroak 25 plazan (Eskarabilleren estatua dagoen plaza), ‘Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde’ lelopean. Basauriko Asanblada Feministako kideek zaintza lanetan dabiltzaten emakumeen aldarrikapenak irakurri dituzte; besteak beste, etxez etxeko laguntzako langileena, zahar egoitzetako langileena eta haurreskoletako langileena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak