‘Hilekoa? Zer da hori?’ ikastaroa antolatu dute otsailean Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Ikastaroa 9 eta 11 urte bitarteko neskei dago zuzenduta, eta doakoa da (euskaraz). “Aldatu, dena aldatzen da. Gure gorputza etengabe aldatzen da; eta, nerabezaroa bezalako garaietan, aldaketak oso esanguratsuak dira. Ziklo menstrualari buruz hitz egingo dugu, etapa berri hori aztertzeko egiazkoa eta naturala den informazioa emanez”, diote Marieneatik.
Ikastaroa otsailaren 9an eta 16an izango da 17:30etik 19:00etara, eta Saioa Hernandezek emango du. Interesdunek izena eman behar dute 946 124 100 telefono zenbakira deituta, marienea@basauri.eus helbide elektronikora idatzita edota esteka honen bitartez.
