Sareak

☉ Basauri

LGTB kolektiboari zuzendutako jarduerak prestatu ditu Basauriko Marieneak ikasturte berrirako

Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak, Marienearen bidez, 2022-2023 ikasturteko programa iragarri du eta aurten garrantzi berezia eskaini dio LGTB kolektiboari, formatu askotako jarduerak antolatuz euskara hutsean.

|

Maria Rivero abeslariak kontzertua eskainiko du martxoaren 3an // Geuria

Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak, Marienearen bidez, 2022-2023 ikasturteko programa iragarri du eta aurten garrantzi berezia eskaini dio LGTB kolektiboari, formatu askotako jarduerak antolatuz euskara hutsean.

Horrela, solasaldiak, eztabaidak, Maria Rivero zeberioztarraren kontzertua, erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak prestatu dituzte irailetik bertatik 2023ko abendura arte. Antolatutako ekitaldiak publiko zabalari eskainita badago ere, nabarmentzekoak dira publiko zehatz jakin batzuei zuzendutakoak: “Neska gazteek ere parte hartzeko aukera izango dute berriro” , azaldu dute Basauriko Udal ordezkariek, “bertan, egiazko informazioa jasoko dute naturaltasunez”.

Marienea 2022-2023 ikasturtea / Programa

Irailak 12 – urriak 2
Emakume Saharar Jabetuak erakusketa
Marienea Emakumeen Etxean

Azaroak 4 – 18
Anitzak Gara serigrafia tailerra
ostiraletan, 17:00etatik 20:00ak arte

Azaroak 5 – 19
Gizonen Desboteratzea
10:00etatik 14:00ak arte (elebiduna)

Azaroak 18
Indarkeria matxistaren biktimen erreparazioa: kolektibo feministen esperientziak
17:00etatik 20:30ak arte (elebiduna)

Urtarrilak 9 – otsailak 10
Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak
Marienea Emakumeen Etxean

Otsailak 2
Feministen arteko eztabaidak: Trans eta LGTB lege-proiektuaren inguruko hausnarketa
18:00etatik 20:30ak arte

Otsailak 13 – martxoak 31
Rocío Salazar ilustratzailea
Otsailaren 13tik martxoaren 31ra, Marienean

Martxoak 25 eta 26
Eskalada tailerra
10:00etatik 14:00ak arte, Artunduaga kiroldegian
Prezioa: 5 euro

Otsailak 15 eta 22
“Hilekoarekin bizitzea” solasaldia
17:30etatik 19:00ak arte

Martxoak 2
Irrintzi ikastaroa
18:00etatik 20:30ak arte

Maiatzak 6
Sorginen Prestaketak
10:00etatik 14:00ak arte (elebiduna)

Apirilak 17 – ekainak 30
Tazoltéotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa: sexu topaketak Tlalticpac/lurrean erakusketa
Marienea Emakumeen Etxean

2023ko urtarrilak 26, otsailak 23 eta martxoak 30
Anitzera desira tailerrak: “Jolasa, barrea eta plazaerra”
19:00etan

Emakumeen ahotsak
Martxoak 3
Musika gertu: Maria Rivero
Social Antzokian

Martxoak 12
Benetan be: Batetik bestera haur antzerkia
Social Antzokian

☉ Basauri

Fede Saiz basauriarra eta Basconiako futbol jokalari ohia hil da

1957tik 1963ra bitartean jokatu zuen Saizek Basconian, taldeak bere urrezko garaia bizi izan zuen garaian

|

Fede Saizek CD Basconiaren mendeurrenari buruzko dokumentalean parte hartu zuen // Bidebieta

Fede Saiz Goiria basauriarra eta CD Basconiako futbol jokalari ohia hil da. Urtarrilaren 14an zendu zen Galdakao-Usansolo ospitalean 91 urte zituela.

Hileta gaur, urtarrilak 20, izango da 18:30ean Arizko elizan.

Saiz ezaguna da Basaurin, batez ere, Basconia Futbol Taldeko jokalaria izan zelako 1957tik 1963ra bitartean, 22 eta 27 urte bitartean zituenean.

Garai haietan, hain zuzen, Basconiak bere urrezko garaia bizi izan zuen: Bigarren Mailara igo zen eta 1957tik 1963ra bitartean mailari eustea lortu zuen. Hori gutxi, eta zale basauriarren artean arrasto ahaztezina utzi zuten kopa kanporaketetan parte hartu zuen, Atletico de Madriden eta Bartzelonaren aurka.

Besteak beste, 1961-1962 denboraldian Jose Angel Iribarrekin jokatu zuen Saizek.

CD Basconiaren mendeurrenari buruzko dokumentalean parte hartu zuen Saizek. Dokumentala 2014an publikatu zuen Basconia Ehun Urte batzordeak: Jon Villapun Arbide izan zen dokumentalaren zuzendaria eta Maider Ibañez Espinosaren laguntza izan zuen. Hau da dokumentalaren trailerra, Bidebietak publikatutakoa:

Osorik irakurri

☉ Basauri

Zurrumurruen aurkako urteko topaketa egingo dute larunbatean Basaurin

Urtarrilaren 24an izango da topaketa San Migeleko Taberna Nagusian. “Gogoeta egiteko, ikasteko eta espazio bidezkoago eta inklusiboagoak eraikitzen jarraitzeko aukera paregabea izango da”, diote antolatzaileek

|

Topaketa San Migeleko Taberna Nagusian izango da urtarrilaren 24an // Amekadi

Zurrumurruen Aurkako Topaketa antolatu dute urtarrilean Basaurin. Hilaren 24an, larunbatez, izango da San Migeleko Taberna Nagusian, 10:00etatik 13:30era.

‘Nola bizi gara kulturarteko taldeetan?’ izango da topaketaren gai nagusia: “Inoiz pentsatu al duzu nola erlazionatzen garen kulturarteko espazioetan? Zer egin dezakegu ahalik eta berdintasunezkoenak izan daitezen? Nola ekidin dezakegu dinamika diskriminatzaileak sortzea?”, galdegin dute Basauriko Zurrumurruen Aurkako Sareko arduradunek.

Topaketa Rosario Schmidt eta Leticia Urretabizkaia formatzaileek gidatuko dute, eta gai horien inguruan hausnartuko dute parte hartzaileek.

“Topaketa hau gogoeta egiteko, ikasteko eta espazio bidezkoago eta inklusiboagoak eraikitzen jarraitzeko aukera paregabea izango da”, diote, eta gaineratu dute: “Basauri abegitsuago baterantz elkarrekin bidaiatzen jarraitu nahi dugu”. Amaieran luntxa egongo da.

Topaketan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute amekadi@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 606 050 662 telefono zenbakira deituz.

Basauriko Zurrumurruen Aurkako Sareak antolatzen du topaketa, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Gizarte Zerbitzuetan inbertsio handiena egiten duen EAEko bigarren udalerria da Basauri

Datu hauek 20.000 biztanletik gorako udalerriak hartzen dituzte kontuan, eta Basauri estatuko 14. postuan kokatu dute

|

Gizarte Zerbitzuetan inbertsio handiena egiten duen EAEko bigarren udalerria da Basauri, Zarautzen atzetik.  Zehazki, Basaurik 243,98 euro bideratzen ditu biztanle bakoitzeko arlo horretara,  Estatuan batezbestekoa den 106,48 euroko kopurua nabarmen gaindituz. Aztertutako 404 udalerrietatik, 27k bakarrik betetzen dituzte  finkatutako gizarte-arloko bikaintasun irizpideak.

Datu hauek 20.000 biztanletik gorako udalerriak hartzen dituzte kontuan, eta Basauri estatuko 14. postuan kokatu dute. Kalifikazio hau lortzeko, elkarteak hiru baldintza tekniko aztertzen ditu: gizarte-gastua biztanleko 100 eurotik gorakoa izatea, aurrekontu osoaren %10 baino gehiago ordezkatzea eta aurreko urteko partidarekiko murrizketarik ez egitea.

2026rako aurrekontuaren banaketa

Datu ekonomiko horiei jarraipena eman die Udalak 2026ko aurrekontu-proiektuan. Urte honetarako, 10,8 milioi euroko partida onartu da Gizarte Zerbitzuen arlorako. Inbertsioei dagokienez, honako proiektu hauek jasotzen dira:

  • Adinekoak eta Berdintasuna: Arlo hauetako partidek %5eko igoera izango dute, etxez etxeko laguntza eta prebentzio programak indartzeko asmoz.

  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak: Gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako zuzeneko laguntzak bere horretan mantenduko dira.

Gizarte-politikara bideratutako kopuru horrekin, Basauriko Udalak “bikaintasun” kalifikazioa jaso duten estatuko 37 udalerrien taldean jarraitzen du.

Udal gobernuaren arabera, inbertsio horren helburua zerbitzuen kalitatea bermatzea eta gizarte-kohesioa sustatzea da. Asier Iragorri Basauriko alkatearen hitzetan, “adinekoak, kolektibo zaurgarriak, babesgabetasun-egoeran dauden adin txikikoak, indarkeria matxistaren biktimak eta emakumeak dira aurrekontuaren jasotzaileak, eta inbertsio errekorra da”.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Mikel Karrillo eta Mikel Ulibarri: esku pilotako Bizkaiko kluben arteko txapeldunak

Karrillok Hartzak-eko Jon Inorizaren aurka irabazi zuen pilota partida ‘Nagusiak’ kategorian. Ulibarri, ostera, Olaburuko Niko Ortizen aurkako neurketan irten zen garaile, ‘Gazteak’ kategorian

|

Karrillo eta Ulibarri, Iurretan // Bidebieta Pilota Kluba

Bi hilabeteko txapelketa eta gero, joan den urtarrilaren 17an Bizkaiko kluben arteko txapelketako buruz buruko finalak jokatu zituzten Iurretako frontoian eta Basauriko Bidebieta Pilota Klubeko Mikel Karrillok eta Mikel Ulibarrik irabazi zuten sari nagusia.

Karrillok Hartzak-eko Jon Inorizaren aurka irabazi zuen pilota partida ‘Nagusiak’ kategorian (3.maila). Ulibarri, ostera, Olaburuko Niko Ortizen aurkako neurketan irten zen garaile, ‘Gazteak’ kategorian (2. maila).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Segurtasun Saila: “Istripu baten ondorioz erori da Basauriko zubitik ibaira gaztea”

Istripua gertatu eta minutu gutxira Bizkaiko suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bat gerturatu dira zubira eta suhiltzaileen eskala-kamioiaren bidez erreskatatu dute gaztea, esku-ohe batean

|

Erreskatatze lanak, Arziko zubian // Bizkaiko Suhiltzaileak

Joan den larunbatean, urtarrilaren 17an, 21 urteko gazte bat Basauriko Arizko zubitik erori zen 13:15ak aldera.

Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, ezbeharra istripu bat izan da eta gaztea ibaira erori da.

Istripua gertatu eta minutu gutxira Bizkaiko suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bat gerturatu dira zubira eta suhiltzaileen eskala-kamioiaren bidez erreskatatu dute gaztea, esku-ohe batean.

Ibaitik atera bezain pronto, larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute zauritua eta segidan Galdakao-Usansolo ospitalera eraman dute.

Osorik irakurri