→Basauri

Serigrafia tailerra antolatu dute azaroan Marienean, 10 eta 15 urte bitarteko neskentzat

Torontile bikoteak serigrafia tailerrak ere ematen ditu ikastetxeetan // Torontile

‘Anitzak Gara’ serigrafia tailerra antolatu dute Basauriko Marienea Emakumeen Etxean azaroan. Tailerra Torontile bikoteak emango du euskaraz azaroaren 4tik 18ra bitartean, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta 10 eta 15 urte bitarteko neskentzat dago zuzenduta.

Tailerra doakoa da, baina izena eman behar dute interesdunek esteka honen bitartez. “Aniztasuna modu zabalean ulertzen dugu; pertsona ororen berezitasunak, errespetatu eta maitatu egiten ditugu. Zuen sormenerako gaitasuna eta grina erabiliko dugu serigrafia ikastaro honetan”, diote prestatzaileek.

@__eneritz__ -en erakusketa

Eneritz Duñabeitia Gojenola ezaguna da Instagramen @__eneritz__ erabiltzailea bezala. Collage digital desberdinak sortu eta sare sozial horretan elkarbanatzen ditu. Bada, horietako irudi asko ikusgai egongo dira azaroaren 2tik abenduaren 2ra bitartean Marienean.

“Errebindikazio-edukia duten esaldiek, irudi lotsagabeek eta kolorez betetako konposizioek egiten dute arrakastatsu artista hau sare sozialetan”, diote Marieneako arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak