→Basauri

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko argazki lehiaketa, Basaurin

#M8ZirtZart argazki lehiaketa sortu dute Basaurin, Emakumeen Naziorteko Egunarekin bat eginez. Lehiaketaren gai nagusia izango da Emakumeak gaur egun eta 300 euro eta argazki kamera bat banatuko dituzte saridunen artean: 200 euro lehenengo sariak, 100 euro bigarrenak eta argazki kamera akzesit bezala. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 4ra arte. Epaimahaiak irabazleen izenak jakitera emango ditu martxoaren 9an 19:00etatik aurrera egingo den ekitaldian, Ibaigane Kultur Etxean.

Lehiaketako oinarriak zirtzart.basauri.eus webgunean daude ikusgai. Argazki lehiaketa hau Basauriko Udalak, Kultur Basaurik eta Zirt Zart gazte bulegoak antolatu dute, Marienearen laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak