→Basauri

Metalaren hitzarmen duin baten alde, manifestazio jendetsua Basauriko Sidenorrera

Argazkia: Geuria

Bizkaiko Metalgintza greban dago. Gaur bederatzigarren greba eguna dute, eta CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek manifestazioa egin dute Basaurin. Milaka langile eta herritar batu da mobilizaziora eta Sidenorren bukatu dute, eskualdeko metalgintza sektoreko enpresarik nagusienetakoa. Laster publikatuko ditugu argazkiak eta bideoak GEURIAn.


Martxa udaletxean hasi dute langileek eta Nagusia zein Lehendakari Agirre kaleak lepo bete dituzte. Ertzaintzaren hainbat agente bertaratu da eta zenbait istilu egon dira. “Hitzarmenik gabe, bakerik ez” bezalako ohiuak entzun dira manifestazioan.

Goizean piketeak egon dira eta aipatutako sindikatuek Ertzaintzaren jarrera salatu dute. “Hain zuzen ere, piketeen ondorioz lau grebalari ospitaleratu behar izan dituzte, Ertzaintzak izan duen jarrera bortitzagatik”, salatu dute.

Urriaren 28an ELAk manifestazioa egin zuen Basaurin, Urbitik Social Antzokiaren inguruetara.

Argazkiak: Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak