→Basauri

Argazkiak | 100 berbalagun batu dira gaur goizean Basauriko Mintzodromoan

Mintzodromoa antolatu dute gaur, urriak 27, bigarrenez Basaurin. Maiatzean, Euskal Astearen barruan, Mintzodromoa ere antolatu zuten Solobarriako plazan, eta aurten, Euskaraldia ekimena izango dela aprobetxatuta, urrian berriro jarri dituzte mahaiak plazan herritarrek euskaraz lasai berba egin dezaten. Aurreko edizioetan bezala hiru gai izan dituzte berbalagunek mintzagai: oporrak, produktuen garestitzea eta eskola garaiak. Gutxi gorabehera 100 berbalagun inguru izan dira goizean eta beste horrenbeste espero dituzte arratsaldeko saioan (18:30-20:00, Solobarriako plazan).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak