→Basauri

Hiru PCR positibo atzeman ditu Osakidetzak Basaurin azken orduetan

Uztailaren 17an Osasun Sailak argitaratutako PCR positibo berrien inguruko txostenaren arabera, hilaren 16an Covid-19az kutsatutako lau herritar atzeman dituzte Hego Uribe eskualdean: hiru Basaurin eta bat Arrigorriagan.

Azken orduetan hiru positibo diagnostikatu dituzte Basaurin // Geuria

Uztailaren 17an Osasun Sailak argitaratutako PCR positibo berrien inguruko txostenaren arabera, hilaren 16an Covid-19az kutsatutako lau herritar atzeman dituzte Hego Uribe eskualdean: hiru Basaurin eta bat Arrigorriagan. Arizko anbulatorian baieztatu dituzte Basauriko positiboak. Eskualdeko gainerako herrietan ez dute PCR positiborik diagnostikatu. Bizkaian guztira 26 positibo zenbatu dituzte, Gipuzkoan 35, Araban 4 eta 3 EAEtik kanpo. Atzoko egunez 5.614 PCR proba egin zituzten EAEn.

Azken aldian Basaurin eta Arrigorriagan ari dira Covid-19az kutsatutako herritarrak atzematen PCR proben bitartez. Atzo, esaterako, hiru diagnostikatu zituzten Arrigorriagan eta bat Basaurin. Uztailean dagoeneko 12 PCR positibo baieztatu dituzte, denak Basaurin eta Arrigorriagan.

Osasun sailaren erabakiz gaurtik aurrera egunero ematen duten Koronabirusaren egoera epidemiologikoari buruzko informazioa era laburtuan emango dute, “ezinbesteko informazioa mantenduz”. Gaurko txostenean PCR proba kopurua, positiboen kopurua eta kasu horien banaketa lurralde historikoka, udalerrika, osasun-zentroka, eta sexu eta adinaren araberakoa agerten da. Era berean, egunero publikatuko dute txostenean ospitaleratze berrien eta ZIUn izandako ospitaleratze berrien kopurua. Asteburuko informazioa, astelehenean eguneratuko dute.

Bestetik, asteazkenero, txosten epidemiologiko osoan eman ohi ziren datu guztiak eguneratuko dituzte, azken asteko datu metatuekin eta hildakoen datuekin. “Asteko argitalpen horren bidez, gainera, kausa zuzena Covid-a izan duen heriotza-kopurua ezagutuko da. Izan ere, kasu bakoitzaren analisi zehatzagoa egin ahalko da”, dio Nekane Murga osasun sailburuak.

📊 DATUAK | KORONABIRUSA | HERRIZ HERRI

Azken eguneraketa: uztailak 13

POSITIBOAK
– ARRIGORRIAGA: 134
– BASAURI: 556
– ETXEBARRI: 114
– GALDAKAO: 351
– UGAO: 36
– ZARATAMO: 11
– ZEBERIO: 7
– HEGO URIBE: 1.209
– BIZKAIA: 12.232
– EAE: 21.867

HILDAKOAK
– ARRIGORRIAGA: 12
– BASAURI: 75
– ETXEBARRI: 6
– GALDAKAO: 32
– UGAO: 2
– ZARATAMO: 1
– ZEBERIO: 0
– HEGO URIBE: 128
– BIZKAIA: —
– EAE: 1.623

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak