→Basauri

Pilar Cuesta basauriarrak ‘Une partekatuak’ margo-erakusketa hasiko du Taberna Nagusian

Urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra 12 margolanez osatutako ‘Une partekatuak’ izeneko erakusketa egingo du Pilar Cuesta sanmigeldarrak Taberna Zaharrean

Pilar Cuesta // Utzitakoa

Urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra 12 margolanez osatutako ‘Une partekatuak’ izeneko erakusketa egingo du Pilar Cuesta sanmigeldarrak (San Migel, 1967) Taberna Nagusian (Gernika 60). Erakusketa astelehenetik ostiralera prestatu dute, 16:30etik 20:15ak arte.

San Migelgo artistak 12 koadro eskegitzea espero du: “Etxean ditudan guztiak eskegitzea ezinezkoa izango da”, azaldu digu Cuestak. “Tamaina handiko koadroak izango dira eta espero du dozena batentzako lekua egotea, tamaina handikoak baitira”. Koadro horiek akriliko eta tintarekin egindakoak dira eta horietako asko Indiako eskuz egindako paper berezi baten gainean margotutakoak dira.

San Migelen ikusiko ditugun koadroen gai nagusia natura izango da. Gehien bat zuhaitzak eta loreak egongo dira bertan eta artistak azaldu digunez gizakiok pertdonen artean erlazionatzen gara eta “harreman horiek naturarekin posibleak izan daitezke ere”. Posible bada, naturaren inguruko bildumarekin batera txikiagoak diren Sumi-e teknikako beste lan batzuk gehitzea gustatuko litzaioke San Migelgo auzotarrari.

Pilar 2004an hasi zen margolaritzan, Mira irakasle japoniarrak eskainitako ‘El despertar del arte’ izeneko ikastaroan: “Ikastaro hark erakutsi zidan edonor dela margotzeko gai eta helburu nagusia ikasle bakoitzaren margotzeko gaitasuna azaleratzea zen”. Zaletasun modura maergotzen ditu koadroak Cuestak eta horrela bada ere, Bizkaian ez ezeik, Madrilen eta Italian ere erakusketak egin ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak