☉ Basauri
Basauri Pintxo Festarekin bat egin dute herriko 56 tabernak
Helmuga Basauri egitasmoaren barruan, Basauri Pintxo Festa izango da azaroaren 12tik 14ra eta 19tik 21era bitartean. Ekimenaren helburua da herriko ostalaritza sustatzea, baita merkataritzan kontsumoa areagotzea ere: “Basauriko pintxoak eta ostalaritza-eskaintza zabala sustatuko ditu Basauri Pintxo Festak, herriko eta inguru hurbileko kontsumitzaileen artean. Horrez gain, merkataritzan kontsumoa areagotzea bilatuko dute, eta ezagutzera emango dute Basaurin aisialdirako dagoen eskaintza interesgarria”, dio Asier Iragorri alkateak.
Ekimenarekin bat egin dute herriko 56 tabernak, eta horiek batuta daude Helmuga Basauri-Pintxo Festa Gidan. Besteak beste, establezimenduen izena, helbidea, guztien kokapena irudikatzen duen mapa bat, eta kanpainarako aurreikusitako kultura-, kirol- eta aisialdi-egitaraua agertuko dira gida horretan. Esate baterako, MAZ jaialdia, Udazkeneko Kontzertuak, batukadak, kale-animazioak, tailerrak edota Finagako San Martinen aldeko prozesioa izango dira bi asteburuetan. Gidak parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduetan jaso daitezke, baita Basauriko toki esanguratsuenetan ere. Bestalde, bereizgarria jarriko dute ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan.
“Herriko ostalaritzaren sektorea eta pintxoetan espezializatutako lokalen eskaintza aberatsa amu izanik, Basaurin kontsumitzera eta familiarteko aisialdiaz gozatzera gonbidatuko gaitu ekimenak”, dio Jose Ramón Suárez Merkataritza arloko zinegotziak.
Lehiaketa: 31 taberna
Aurreko bi edizio arrakastatsuen ondoren, aurten ere Helmuga Basauri Pintxo Txapelketa antolatuko dute. Lehiaketan 31 tabernak eman du izena, eta horietako bakoitzak pintxo bat prestatuko du lehiaketarako. Pintxoak, osagai hauetako bat izango du, gutxienez: ahuakatea, izokina eta/edo perretxikoak. Lehiaketan aurkezten duten pintxoa Basauri Pintxo Festa 2021 lehiaketaren egun guztietan eskaini beharko dute, nahitaez. Diplomaz gain, aurten lehen aldiz, irabazleek sari bat ere jasoko dute: izar forma duen egurrezko garaikurra, sariaren kategoria grabatuta duela. Hartara, datozen urteetan izarrak metatzen jarraitu ahal izango dute.
Epaimahaia Basauriko elkarte gastronomikoetako eta kolektibo sozialetako kideek osatuko dute, gastronomiaren arloko profesionalekin batera, eta taberna guztietako pintxoak dastatu ostean hartuko dute erabakia. Zehazki, zortzi pintxo finalista hautatuko dituzte eta horietatik bost sarituko dituzte, honako kategoria hauetan: Urrea, Zilarra, Brontzea, Fusioa eta Herrikoia. Azken kategoria hori erabakitzeko, helmuga.basauri.eus webgunean herri bozketa egingo da.
Helmuga Basauri-Pintxo Festa Gida
Basauriko 56 tabernak parte hartuko du Helmuga Basauri-Pintxo Festa ekimenean, eta horietatik 31k lehiaketan parte hartuko dute. Hau da taberna parte-hartzaileen zerrenda eta lehiaketan parte hartuko duten tabernek prestatuko dituzten pintxoak:
– Bar Goikoa (Karmelo Torre, 1)
– Mesón California (Karmelo Torre, 2). Lehiaketan: Hiru sapore broxeta
– Bar El Semáforo (Kareaga Goikoa, 53)
– Bar Alberto (Kareaga Goikoa, 81). Lehiaketan: El Albertito
– Bar Bakero (Kareaga Goikoa, 26)
– Bar Edudoga (Gipuzkoa, 17). Lehiaketan: Noria de ajetes con setas
– Bar Igeldo (Gipuzkoa, 9)
– Bar El Cruce (Agirre Lehendakria, 1)
– Bar Dakota (Kareaga Goikoa, 34). Lehiaketan: Dakota
– Bar Jamaica (Kareaga Goikoa, 38)
– Bar Rymari (Kareaga Goikoa, 107). Lehiaketan: Raymari
– Café Paris (Kareaga Goikoa, 111)
– Bar El Aldeano (Agirre Lehendakaria, 10). Lehiaketan: Flor de Sanchez
– Bar Plaza (Arizgoiti plaza, 9). Lehiaketan: Calzoneti-na
– J&M Kafetegia (Pedro Lopez Cortazar plaza). Lehiaketan: Sabrosón
– Bonboi (Pedro Bilbao, 1). Lehiaketan: Auskalo
– Boxes (Begoñako Andra Mari, 10)
– Dafne (Begoñako Andra Mari, 12). Lehiaketan: Croquetón
– Izarra Berria (Begoñako Andra Mari, 17). Lehiaketan: Txerrinacho con guacamole dulce
– Café La Zona (Araba, 1). Lehiaketan: Salmón con setas
– New Magic (Agirre Lehendakaria, 50). Lehiaketan: Por arte de magia
– Fission’s Berria (Juan XXIII, 4)
– New Bananas (Juan XXIII, 6)
– Bar Anboto (Nafarroa, 5)
– Kozkil (Nagusia, 13). Lehiaketan: Crema de aguacate al estilo Kozkil eta Salmón con melón mediterraneo
– Arume (Balendin Berriotxoa, 4). Lehiaketan: Kogumelo
– Haizebarri (Balendin Berriotxoa, 3). Lehiaketan: Tomasin
– Apolo XII (Balendin Berriotxoa, 3). Lehiaketan: Setas a la crema con manjar ibérico eta Explosión de sabores
– Irrintzi (Balendin Berriotxoa, 5)
– Bizkargi (Resurrección Maria de Azkue, 3). Lehiaketan: Ragout de setas, hongos y calamares
– Pagasarri (Resurrección Maria de Azkue, 3)
– 4 de Azkue (Resurrección Maria de Azkue, 4)
– Guss Toki (Balendin Berriotxoa, 9). Lehiaketan: Gussito
– Bar Irati (Balendin Berriotxoa, 30). Lehiaketan: Tosta de pan de ajo
– Restaurante Armiñe (Ibaigane, 4). Lehiaketan: Mar en boca
– Bar Nervión (Agirre Lehendakaria 66). Lehiaketan: Izokinwakaondo
– Katilu (Agirre Lehendakaria, 66). Lehiaketan: Croqueta de boletus sobre cama de guacamole
– Canela Kook (Menendez y Pelayo, 2)
– Beitia Zaharra (Galizia, 3)
– 7 Calles (Galizia, 4)
– Salón de Juegos Galizia (Galizia, 1). Lehiaketan: Milhoja de setas con jamón al horno con salsa Galizia
– Bar Rincón de Soloarte (Agirre Lehendakaria, 80). Lehiaketan: Brocheta de setas estilo Soloarte
– Saldaña (Catalunya, 16)
– Erretoki Arin (Urbi, 7). Lehiaketan: Brocheta mar y montaña
– Bar Asador (Arratia Ibarra, 1)
– Bar Victor Berria (Erronkari Ibarra)
– Ganeko (Juan XXIII, 12)
– Thomas (Solobarria plaza, 1)
– Excelsior Berria (Goikosoloa, 8). Lehiaketan: Fuet a la plancha con salsa de hongos y frutos rojos
– Cafetería Nagusia (Nagusia, 25). Lehiaketan: Fusión
– Basauriko Kafe (Mojaparte, 4). Lehiaketan: Talo marinero
– Saibimendi (Saibimendi, 4). Lehiaketan: Homenaje
– Alzaga (Kadagua ibaia, 5)
– Iturriotz Bar (Lapurdi, 6)
– Lorien (Eleuterio Villaverde, 22)
– Tximintxe (Basauri, 10). Lehiaketan: Bombón de queso con hongos, frutos secos y caramelo
☉ Basauri
Basauriko jubilatu etxeetan hobekuntza-lanak egin ditu Udalak 86.000 euro bideratuz
Basauriko jubilatu etxeetan hobekuntza-lanak egin ditu Udalak 2024an zehar. Zehazki, Arizgoitiko, San Migeleko, Kareagako, Karmelo Torreko, Pozokoetxeko eta Basozelaiko adinekoen egoitzetan.
Arizgoitiko lokalari dagokionez, tabernako sukaldea berritu, eta gasa eta bentilazioa ere jarri dituzte bertan (14.871 euro).
San Migelen, ile-apaindegia eta margogintza-gela berritzeaz gain, estore berriak jarri dituzte (31.642 euro).
Kareagako adinekoen etxean motordun pertsianak jarri dituzte (2.622 euro), eta margogintza-lokalean, sarrera-ate berria jarri eta komunak berritu dituzte (3.052 euro).
Bestalde, Karmelo Torre kaleko lokalean —zahartze aktiboko ikastaroetarako erabiltzen duten lokala— arotzeria berritu dute (9.487 euro).
Era berean, aulki eta mahai berriak erosi dituzte Arizgoiti, Pozokoetxe, Kareaga eta Basozelaiko adinekoen etxeetarako (21.581 euro), eta, Pozokoetxekoan, gainera, sarrera-ate berria jarri dute (3.384 euro).
Erabilera publikoko beste udal eraikin batzuei dagokienez, Musika Eskolan moketa berritu dute jardueren gelan (4.299 euro).
☉ Basauri
Maider Marcos Basauri Eskubaloi Taldeko jokalaria El Conquistador saioko lehiakide da
Atzo eman zioten hasiera ‘El Conquistador’ saioaren 21. edizioari ETB2n. Aurten 37 lehiakidek hartuko dute parte, tartean, Maider Marcos bilbotarrak.
Basauri Eskubaloi Taldeko jokalaria da Maider: Zilarrezko Ohorezko Mailako talde seniorrean dabil.
Maiderrek 22 urte ditu eta eskubaloian jokatzeaz gain, gimnasta ere bada.
‘El Conquistador’ astelehenero emango dute ETB2n, 22:30ean.
Hego Uribeko zenbait herritarrek hartu dute parte ‘El Conquistador’ saioetan. Galdakaoko Mertxe Cornago (2007), Egoitz eta Ekaitz Rios (2010 – Egoitz irabazle), Nekane Arroyo (2012 eta 2020), Mari Carmen Alvarez (2013) eta Aritz Irusta (2023); Zaratamoko Riki Rekalde (2016); Ugaoko Aiskander Jauregi (2017, – bigarren sailkatua); eta Basauriko Alazne Gomez eta Alvaro Jimenez (2023).
Kapitain bezala ere izan zen Patri Espinar usansolotarra (2019ko eta 2020ko edizioetan).
☉ Basauri
Hitz-erdiko Kontaketak lehiaketak euskarazko ipuin laburrak jasoko ditu martxoa bitartean
Lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko lanak urtarrilaren 15etik martxoaren 15era bitartean jasoko dituzte. Saritan 750 euroko bonuak banatuko dituzte
Hitz-erdiko Kontaketak lehiaketaren zortzigarren edizioa abiatuko du Zirt Zart Basaurik. Urtarrilaren 15etik martxoaren 15era bitartean jasoko dituzte euskarazko ipuin laburrak, gehienez 100 hitzekoak, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.
Aurten “Erabaki zuzena hartu ote nuen?” izango da ipuinek izan behar duten hasiera, antolatzaileek hala erabakita, eta esaldi horretatik abiatu beharko dituzte lanak.
Lehiaketa 12 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta asmoa da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.
Guztira bost sari banatuko dituzte: lehen sailkatuak 200 euroko bonua jasoko du, biharrenak 150 euroko bonua, hirugarrenak 100 euroko bonua, eta Elkar sariaren zein Basauri sariaren irabazleek bakoitzak 150 euroko bonuak jasoko dute.
Elkar sarian 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dituzte aintzat hartuko eta Basauri sarian herrian erroldatua egon beharko da parte hartzailea. Ipuin sarituak GEURIAn argitaratuko ditugu, bai paperezko alean zein webgunean.
Basauriko Udalaren Gazteria arloak antolatzen du lehiaketa eta Elkarren eta GEURIAren laguntza du. 2018an jarri zuten martxan lehiaketa eta urtetik urtera hazi egin da, ez bakarrik Basaurin, baizik eta Euskal Herri mailan ere.
Datuak datu, eta lehiaketak izan dituen formatu desberdinak tarteko, lehenengo edizioan 89 kontakizun jaso zituzten, bigarrenean 83, hirugarrenean 54, laugarrenean 204, bosgarrenean 288, seigarrenean 149 eta zazpigarrenean 155.
Iaz honako hauek izan ziren sarituak: Rebeca Fernandez Rueda (Barakaldo), Irene Izaguirre Chaparro (Villabona), Olatz Noberan Gartzia (Ondarroa), Andere Ramirez Garcia (Laudio) eta Izaskun Herce Quintana (Basauri).
☉ Basauri
Urbi Institutuko ikasleak arteari buruzko proiektua gauzatzen ari dira Europan
Europara begira jarraitzen du Basauriko Urbi Institutuak. Ikasturte honetan arteari buruzko eTwinning proiektua ari dira gauzatzen: ArThenea proiektua, alegia.
Europako sei ikastetxetako ikasleak ari dira proiektuan parte hartzen: Kretako Chania hiriko Geniko Lykeio Akrotiriou (Grezia), Alsaziako Mulhouse Lavoisier (Frantzia), Asturiasko Mieresko Sanchez Lastra (Espainia), Pilseneko Gymnázium Lud´ka Pika (Txekiar Errepublika), La Reunion uharteko Lycée Jean Hinglo (Frantzia) eta Basauriko Urbi Institutua.
Proiektuaren barruan, abenduaren 2tik 8ra bitartean Basauriko ikasleak eta irakasleak Alsaziara joan ziren, eta abenduaren 10etik 15era Greziakoak Basaurira etorri ziren bisitan. “Esperientzia zoragarria, ikasleentzat ahaztezina”, adirazi dute Urbiko ordezkariek.
“Urbiko ikasleek, proiektua komunean lan egiteaz gain, euskal ohiturak, geografia, kultura, hizkuntza, monumentu enblematikoak eta altxorrak ezagutzera eman diete kanpotarrei. Bestalde Mulhouserako bisitan basauritarrak Europar Parlamentua bisitatatzez gain, Alsatziako Gabonetako merkatuak, ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera izan zuten”, diote.
☉ Basauri
Artunduaga kiroldegiko aparkalekua berriro asfaltatzeko 123.000 euro bideratuko ditu Basauriko Udalak
Basauriko Udalak 527.000 euro bideratuko ditu herriko hainbat gune berriro asfaltatzeko: Soloarte kaleko aparkalekua eta Fleming Doktorea eta Menendez y Pelaio kaleak (97.000 euro); Artunduaga kiroldegiko aparkalekua (123.000 euro); eta Artunduaga kaleko errepidea Bilbondorantz (307.000 euro).
Gainera, Gabonak baino lehen errepide hauetako zuloak konpondu zituen Udalak: Basauritik San Migeleraino errepidearen zorua, Garbiguneko errepidea eta Urbi eta Gudarien kaleetakoa. Lan horietan inbertsioa 89.000 eurokoa izan da.