Sareak

☉ Basauri

Pintxo Festa antolatuko dute Basaurin azaroko bi asteburutan

|

Helmuga Basauri-Pintxo Festako pintxoetako bat // Basauriko Udala

Helmuga Basauri programaren barruan Pintxo Festa antolatuk0 du Basauriko Udalak beste urte batez. Aurten azaroaren 11tik 13ra eta 18tik 20ra bitartean aukera izango dute herritarrek herriko tabernatan pintxo goxoak dastatzeko: “Basauriko ostalaritza-sektorea eta pintxoetan espezializatutako lokalen eskaintza aberatsa erakargarri gisa erabiliko dira, jendeak herrian kontsumitzea eta familia-aisialdiaz gozatzea lortzeko. Gastronomia-ekitaldi honen bidez, pintxoak eta Basauriko ostalaritza-eskaintza zabala sustatuko dira herriko eta inguruko kontsumitzaileen artean, bertako saltokietan kontsumoa areagotzeko eta Basaurik eskaintzen dituen aisialdi-aukera interesgarriak ezagutzera emateko”, diote udal ordezkariek.

Aurreko edizioetan bezala aurten ere Helmuga Basauri-Pintxo Festa Gidaliburua kaleratuko du Udalak. Bertan ekimenean parte hartuko duten tabernak -eta gainontzekoak ere- agertuko dira: taberna bakoitzaren izena, posta-helbidea eta kokapena mapan. Gainera, herriko kultura, kirol eta aisialdiko agenda  ere agertuko da gidaliburuan. Esate baterako, MAZ Basauri (azaroak 11, 12) eta Rockein lehiaketako finala (azaroak 19) izango dira Pintxo Festaren asteburuetan. Gidaliburua ostalaritza-establezimendu parte-hartzaileetan banatuko da, baita Basauriko beste zenbait eraikin publikoetan ere.

Zozketa herritarren artean

Azken bi edizioetan izandako “emaitza onak” ikusi eta gero, aurten ere Helmuga Basauri-Pintxo Lehiaketa antolatuko du Udalak. Parte hartuko duen taberna bakoitzak pintxo bat egin beharko du, gutxienez, osagai hauek dituena: hegazti-haragia, kuiatxoa edota gaztaina. “Aurkeztutako pintxoa 2022ko Basauri Pintxo Festa egiten den egun guztietan eskaini beharko dute. Irabazleek sari bat jasoko dute, eta haien pintxoak Basauri Pintxo Helmugaren hurrengo edizioaren sustapen-irudia izan daitezke”, diote udal arduradunek.

Bestetik, bi pertsonarentzako hiru afari zozketatuko dituzte Helmuga Basauri programaren barruan, gustukoen duten pintxoaren alde bozkatu duten eta beren boto-orrian 5 establezimendu parte-hartzaileren zigilua duten pertsona guztien artean. Horretarako, Udalak zigilu bat emango dio establezimendu bakoitzari.

☉ Basauri

Jokalari hauek dira 2026ko Basauriko Selekziorako hautatuak

|

2026ko Basauriko gizonezkoen Selekzioa // Basauriko Udala

Mikel Rodriguez Basauriko Selekzioko gizonezkoen futbol entrenatzaileak hautatu ditu dagoeneko aurtengo jokalariak. Guztira 22 jokalari hautatu ditu Rodriguezek.

Asier Iragorri alkateak eta Jon Zugazagoitia Kirol arloko zinegotziak etapa honetaz “ahalik eta gehien gozatzea eta Basauri harrotasunez ordezkatzea” animatu dituzte jokalariak.

Jokalari hauek osatzen dute 2026ko Basauriko Selekzioa: Alvaro Alonso, Markel Gomez, Jaider Felipe Cano, Mohamed Yaraahallah Salek, Eder Ribote, Enaitz Alejo, Ibai Cobelo, Alex Molina, Endika Charterina, Aratz Carromero, Markel Carazo,  Asier De La Fuente, Markel Gomez, Kepa Perez, Erik Del Rio, Ander Azkueta, Mikel Llano, Julen Etxebarria, Julen Vargas, Iker Navaridas, Alex Moreno eta Oier Barrero.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Korrika jaia antolatu dute martxoaren 14an San Migelen, Basaurin

Pankarta pintaketa, San Migel Kantari, bazkaria, pilota partidak, Bertso Pilota eta gurdi-poteoa antolatu dituzte

|

Larunbatean egingo dute Korrika jaia San Migelen // Geuria

Martxoaren 14an, larunbatez, Korrika jaia antolatuko dute San Migelen, Basaurin. Otsailean GEURIAn aurreratu bezala, Korrikaren aldeko bazkaria izango da Sofia Taramona ikastetxeko jolastokian, baina ez da ekitaldi bakarra izango.

Egunari hasiera emango diote 12:00etan umeen pankarta pintaketarekin eta korrikaldi txikiarekin. Ondoren, San Migel Kantari taldearekin tabernaz taberna kalejira antolatu dute.

Eguerdian, kuestazio mahaia jarriko dute eta herritarrek Korrika materiala erosteko aukera izango dute.

Bazkaria eta gero, umeen pilota partidak izango dira frontoian, eta horien ostean, Bertso Pilota izango da Lizaso, Erasun, Goñi eta Urruzola pilotariekin eta Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Eta gauari hasiera emateko, gurdi-poteoa antolatu dute herriko kaleetatik.

Egitaraua | Korrika Kulturala San Migelen

Martxoak 14, larunbata
12:00 Umeen pakarta pintaketa eta korrikaldia Ixatxak parkean
12:30 San Migel Kantari Elexalde tabernan
13:30 Kuestazio mahaia eta Korrika materiala Laboral zaharrean
14:30 Korrika bazkaria Sofia Taramona ikastetxean
18:00 Umeen pilota partidak frontoian
18:30 Bertso Pilota: Lizaso-Erasun vs Goñi-Urruzola. Arkaitz Estiballes-Nerea Elustondo
20:00 Gurdi-poteoa Elexalde tabernatik

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin eskola-sukaldea jartzeko kudeaketa “bizkortzea” eskatu die EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Udalari

|

Sofia Taramona ikastetxeko jantokia // Geuria

Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri zuen eskola-sukalde bat jarriko zuela martxan Basaurin 2025-2026 ikasturtean, inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko.

Basauriko ikastetxeetako Guraso Elkarteen urteetako aldarrikapena da, baina oraindik horren berririk ez dutela salatu dute. “Eta, gainera, azaroan eta abenduan zomorroak agertu ziren ikasleen plateretan”, salatu zuten Basauriko familiek martxoaren 4an Ibaigane Kultur Etxean egin zuten bileran.

Guraso Elkarteek eskatzen dute ikastetxe publiko bakoitzean bazkariak sukaldatzeko sukaldeak egokitzea, baina Eusko Jaurlaritzak zonaldekoaren alde egiten badu, kalitatea handitzea eskatzen dute: “Hala ere, susmoa daukagu zonaldeko sukaldea eraiki arren, bertan esleituko duten zerbitzua kateringa izango dela berriro”.

Marko horretan, Basauriko EH Bilduk eskola-sukalde zentralaren ezarpenaren atzerapena salatu du.

“EH Bilduren ustez bereziki larria da Guraso Elkarteek berriro ere gurasoekin bilerak planteatu behar izatea eta Hezkuntza Sailaren jardun faltaren aurrean kexa publikoak egitea; izan ere, iragarpenak egiten jarraitzen du baina ez du inolako zehaztasunik aurkezten”, diote talde subiranistatik.

Ildo horretan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Basauriko Udalari eskatu die beharrezko kudeaketak “bizkortzea”, “2026-2027 ikasturtearen hasieran sukaldea ikastetxeetan errealitate izan dadin”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Marina Landak Aria taldearekin kontzertua emango du martxoan Social Antzokian 

|

Marina Landa Aria taldeko buru da eta kontzertua emango du martxoaren 12an Basaurin // Social Antzokia

Marina Landa buru duen Aria taldeak kontzertua emango du martxoaren 12an, ostegunez, 20:00etan Social Antzokian.

Taldearen azken diskoak aurrera begiratzeko beharra islatzen du.

Sarrerak salgai daude 6 euroan, eta Social Antzokiko bazkideek doan gozatu ahalko dute kontzertuaz. 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Silvia Gomez, Ekain Perrinoren ama: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”

2021eko eraso homofoboaren epaiketak lau saio izango ditu: gaur izan da lehena eta Ekain berak eta lekuko batzuek deklaratu dute epailearen aurrean

|

Bost urte eta gero, Basaurin gertatutako eraso homofoboaren epaiketa hasi da gaur. Eta, Ekain Perrinori eta bere familiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Basauriko Bentako plazan [hemen argazkiak]

Elkarretaratzean izan dira Ekainen senideak, eta GEURIAn Silvia Gomez bere amarekin berba egiteko aukera izan dugu: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”.

Ekain lehenengoa izan da epailearen aurrean deklaratzen eta ondoren erasoa ikusi zuten lekukoek eman dute euren testigantza. Erasoa egitea leporatuta 11 pertsonak deklaratuko dute martxoaren 11n.

Osorik irakurri