→Basauri

Pozokoetxeko San Juan jaiak ez dituzte aurten ospatuko, Basaurin

“Egoera hobetzen ari dela dirudien arren, ikusten dugu ezin dugula herritarren segurtasunerako gehieneko bermerik eskaini. Erantzukizunean eta zuhurtzian bat egiteko unea dela uste dugu”, diote Sanjuantxines Kultur Elkartetik.

Sanjuantxines Kultur Elkarteak sare sozialetan adierazi duenez, aurten ez dira Pozokoetxeko San Juan jaiak ospatuko. Zuzendaritza batzordeak aho batez hartu du erabakia ekitaldi guztiak bertan behera uzteko. “Egoera hobetzen ari dela dirudien arren, ikusten dugu ezin dugula herritarren segurtasunerako gehieneko bermerik eskaini. Erantzukizunean eta zuhurtzian bat egiteko unea dela uste dugu”, diote Sanjuantxines Kultur Elkartetik: “Epidemiarekin gogor zigortua izan den udalerriaren egoera serioaren aurrean dugun erantzukizunak gidatu gaitu erabakia hartzera. Iritsiko da gure ibilbideari berriro ekiteko unea, orain arte egin dugun bezala”.

“Elkarteko ateak zabalik daude, datorren urteko jaiak antolatzeari begira, herritarrek ideiak eta proposamenak luzatzeko. Auten helburu bakarra da auzoaren eta auzokoen aldeko ekintza sozio-kulturalekin etorkizuneko ikuspegi bati bidea irekitzen jarraitzea. Sanjuantxines Kultur Elkartea Pozokoetxe maite dugun pertsona askok osatzen dugu, eta ahal bezain laster jarduerarekin jarraitu nahi dugu, dena lehen bezala izan dadin”, diote Sanjuantxines Kultur Elkartetik.

Basozelaiko Sanjuanak aurten ez dituztela ospatuko erabaki dute auzotarrek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak