Basauriko jaietan San Fausto egunean, kuadrillen bazkaria eta gero Sokatira txapelketa jokatzen da, eta final handia baino lehen, Edurre kuadrillak Txapela jaurtiketa antolatzen du. Aurten kuadrilla guztiek hartu dute parte (16 kuadrilla guztira) eta irabazlea izan da Zigorrak: Jon Badiola kideak urrutien jaurti du txapela.
