→Basauri

Argazkiak | San Migelgo jaietako indaba janak kalera atera ditu herriko kuadrillak

Gaur, irailak 25 eta gezurra iruditu arren, San Migelgo kuadrilla askok inoiz baino lehenago jaiki dira: lekua hartu eta herriko indaba janan parte hartu ahal izateko irten dira oheko berotasunetik.

Indaba janan parte hartu duen familia bat // Geuria

Gaur, irailak 25 eta gezurra iruditu arren, San Migelgo kuadrilla askok inoiz baino lehenago jaiki dira: lekua hartu eta herriko indaba janan parte hartu ahal izateko irten dira oheko berotasunetik.

Bistakoa da indaba batzuk egiteak ez duela misterio handirik lehen begirada batean, baina hala ere babarrun on batzuk nola egiten diren galdetu diegu indaba janean parte hartu duten taldeei eta erantzuna ez da ahobatezkoa izan; osagaien garrantzia, ura momentu eta tenperatura zehatzean aldatzea, ikatza eta sua primerakoak izatea… aldagai asko daude jokoan eta talde bakoitzak bere sekretu propioa dauka.

06:00etan eta 07:00etan itzartu diren lagun talde batzugaz ibili gara besteak beste indabak jateko pasio honen inguruan berba egiteko. Eurekin dastatu ditugu indabak, gildak eta baita patata tortilla pintxoak ere. Nor ez da goiz jaikiko igande batean indaba jana egiteko bada?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak