→Basauri

San Migelgo Mikelats elkartea oinordekoen bila dabil herriko jaiak prestatzeko

Aurtengo San Migelak Mikelats taldeko nesken azkena izatea espero zuten. Hala kontatu ziguten jaietan egindako paellada erraldoian, joan den urriaren 1ean. Egun hartan 800 pertsona inguru gerturatu ziren bazkaltzera. Kopuru dexentea izan arren, aurreko edizioetan 1.000 lagun batzera heldu dira Mikelatsekoak eta otorduan Amaia Flores kideagaz berba egiteko aukera izan genuen.

800 pertsona, paelladan // Geuria

“Aurtengoa gure azken edizioa izatea espero genuen, baina jendea elkartera hurbiltzen ez dela ikusi dugu eta boluntarioak urtez urte berdinak direlaz ohartu gara”, azaldu du Floresek. “Ikusten ez den lan piloa egiten dugu urtero eta ordu ako ematen dugu jaiak antolatzen. Benetan nekatuta gaude eta jendeak gure testigua hartzea behar dugu”.

Belaunaldiz belaunaldi balioak transmititu izan ditu Mikelatsek eta jendea joaten eta etortzen joan da: “San Migelgo jaiak benetan sentitzen badituzu eta kulturarekin identifikatzen baduzu zeure burua, gure lan egiteko moduarekin bateragarria izango zinateke”, izan dira Amaiaren berbak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak