→Basauri

San Migelgo jaietako txosnagunea Castilnovo plazan jarriko dute aurten

Castilnovo plaza // Utzitakoa

Egunak baino ez dira falta San Migelgo jaiak hasteko. Mikelats Kultur Elkarteak 50 jarduera antolatu ditu irailaren 24tik urriaren 2ra bitartean (programa hemen). Kuadrillen olinpiadak, artisautza eta nekazal azoka, ikastetxeen arteko esku pilota partiduak, playback lehiaketa, partxis eta mus txapelketak, ume eta gazteentzako parkea, futbol txapelketa mistoa, indaba- eta paella-janak, gastronomia lehiaketak eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste.

Jai-egitarau ofizialaz gain, txosnagunean ere hainbat ekintza izango dira: bingo eta bakarrizketa Anjel Collado basauriarrarekin, karaokea, eta kontzertuak (Feten Señorak, Txitxi&Kurry Queens MJ, B.O.T.H. hegouribetarrak eta Muxutruk erromeria). Aurten txosnak Castilnovo plazan jarriko dituzte, Taberna Nagusiaren ondoan. Azken urteetan Nekazarien plazan, elizaren ondoan, jarri izan dituzte.

San Migelgo txosnagunea antolatzen dute Kiskali Gazte Talde Feministak, Txarraska Gaztetxeak, Gazte Koordinadora Sozialistak eta La Fabrica Kolektiboak.

San Migelgo jaiak | 2022

Txosnagunea

Irailak 23, ostirala
00:00 Bingoa eta bakarrizketa Anjel Colladorekin. Ondoren karaokea

Irailak 30, ostirala
23:00 Kontzertuak: Feten Señorak + Txitxi&Kurry Queens MJ

Urriak 1, larunbata
18:00 Olinpiadak Ixatxak parkean
23:00 Kontzertuak: B.O.T.H + Muxutruk erromeria

Programa | San Migelgo jaiak 2022

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak