→Basauri

San Migelgo kontsultategiko administrazio-eremua berritu dute, “arreta-zerbitzua hobetzeko”

San Migelgo herritarrei emandako “arreta-zerbitzua hobetzeko” asmoz, kontsultategiko administrazio-eremua berritu du Osakidetzak. Iurretakoarekin batera, kontsultategi bien administrazio horien berriztapenerako, bertako argiztapena, konfort akustikoa eta ingurune lasaia, atsegina eta eguneratua izatea kontuan hartu dute.

San Migelgo kontsultategia // Geuria

San Migelgo herritarrei emandako “arreta-zerbitzua hobetzeko” asmoz, kontsultategiko administrazio-eremua berritu du Osakidetzak. Iurretakoarekin batera, kontsultategi bien administrazio horien berriztapenerako, bertako argiztapena, konfort akustikoa eta ingurune lasaia, atsegina eta eguneratua izatea kontuan hartu dute.

San Migel eta Iurretako kontsultategian egindako obrak Lehen Mailako Arretako Azpiegiturak Berritzeko Planean jasota daude. Plan horrek, 2021ean, 14 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Osakidetza osoan, osasun-zentroak berritzeko eta ekipamendu berriak eraikitzeko.

Osakidetzak 212.433,21 euro bideratu ditu guztira bi zentroetan hobekuntza horiek gauzatzeko. Horrela, ohiko mostradoreen ordez mahaiko arreta-guneak jarri dituzte “erabiltzaileari esertzeko eta arreta gizatiarragoa eta pertsonalizatuagoa jasotzeko aukera emanez”. Gainera, ‘Call Center’ izeneko eremua jarri dute, telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta bereizteko.

Basauri-Kareagako Lehen Mailako Arretarako Unitateari dagokion San Migelgo kontsultorioak 4.444 pertsonei ematen die arreta: “Osasun-zentro honek 564,14 metro karratu erabilgarriko azalera dauka guztira, 3 solairutan banatuta (2 asistentzialak eta sotoa), eta Erizaintza, Pediatria eta Familia Medikuntzako zerbitzuak dauzkate. Guztira, 39.022 kontsulta artatzen dira urtean”, azaldu dute Osakidetzatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak