San Migel Basauriko metro geltokiarekin lotzen duen lanzadera berria martxan jarri dute gaur bertan. Udal ordezkariek azaldu dute ibilgailu hau “berriagoa eta modernoagoa” dela, aire girotuduna.
Aurreko lanzaderak matxura asko erregistratzen ari zen azken boladan eta Udal arduradunek San Migelgo Auzo elkartearekin hainbat bilera egin ostean esleipedun enpresari ibilgailu zaharra ordezkatzea eskatu zioten: “Legez, lanzadera-zerbitzua enpresa horrek bakarrik eskain dezake (Avanza Movilidad Euskadi SA), eskualdeko Bizkaibuseko linearen esleipendun bera izan behar baita”.

Lanzadera berria, martxan jarri baino lehen // Basauriko Udala
