→Basauri

Bideoa | San Migeleko lanzadera Basozelain gelditu da, berriro matxuratuta

San Migel eta Basauriko metro geltokia lotzeko lanzadera berriro matxuratu da. Gaur izan du azken arazoa eta momentu honetan geldirik dago Basozelain, Axular kaleko 42. zenbakiaren parean. Momentuz zerbitzua etenda dagoela adierazi dio lanzaderaren gidariak GEURIAri. Aste honetan zenbait alditan matxuratu da autobusa.

Basauriko Udalarekin harremanetan jarri da GEURIA eta udal ordezkariek adierazi dute lanean daudela enpresa esleipendunarekin zerbitzua hobetzeko.

San Migeleko lanzadera Axular kalean geldi // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak