Sareak

☉ Basauri

Metroaren L2 eta L5 Sarratuko geltoki berrian konektatzea eskatzeko giza-katea egingo dute Basaurin

|

Metroaren L2 linea eta Sarratuko geltokia eraiki nahi duten eremua eta 2018an Gure Eskuk antolatu zuen giza-katea // Geuria

Sarratuko geltoki intermodal berria eraikiko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurreikuspenen arabera, udaberrian hasiko dituzte lanak, baina oraindik ez dute data zehatzik aipatu bi erakundeek. Bitartean, ‘Sarratu Intermodala bai, baina horrela ez’ Basauriko herri plataformak Metroaren 2. Linea (Kabiezes-Basauri) Sarratuko geltokian konektatzea eskatzen jarraitzen du: apirilean giza-kate bat antolatuko dute, baita herriko alderdi politikoekin mahai-inguru bat ere.

“Arizko metro geltokiak eta Sarratuko intermodala lotu nahi ditugu giza-kate baten bidez, basauriarren kezka eta arazo honi irtenbide on bat bilatzeko nahia islatzeko”, diote plataformako ordezkariek. Giza-katea apirilaren 23an, igandez, izango da 12:00etan, eta Bentako plaza eta Sarratu lotuko ditu: “Helburua lortzeko zuen laguntza eskatzen dugu. Unea da, berriro, esku artean daukagun gaia eta aldarrikapenak kalera ateratzeko. Lan horretan dihardugu Basaurirako garraioaren etorkizuna markatuko duen aldarrikapen horretan herritarrak eta elkarte mugimenduak batzeko asmoz”, diote.

Otsailaren 7an Loly de Juan Garraio Azpiegituren zuzendariak eta Julian Ferraz Euskal Trenbide Sareko (ETS) zuzendari ondokoak Basaurin eskaini zuten hitzaldian adierazi zutenez, “L2 eta L5 lineak zuzenean konektatzeko aukerak aztertzen” ari ziren, baina oraindik ez dituzte xehetasun gehiagorik eman.

Bestetik, mahai-ingurua apirilaren 20an izango dela aurreratu dute plataformatik. Ibaigane Kultur Etxean izango da 19:00etan. “Ekimen horretara Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideak gonbidatuak izan dira. Izaera publikoko ekitaldia da, eta espero dugu auzotarrentzako balio izatea talde politikoen iritziak, 5. linearen loturaren inguruan ez ezik, gure herrian trenbideko garraioa berrantolatzearen inguruan ere ezagutzeko“, diote.

Entzunaldi publikoa

Martxoan eta apirilean zehar udal gobernuarekin eta Udalean dauden indar politikoekin harremanetan jarriko dira ‘Sarratu Intermodala bai, baina horrela ez’ platafomako ordezkariak, “Udalak eman dituen urratsen berri izateko eta alderdi politiko guztien iritziak eta proposamenak ezagutzeko”.

Lehen aldiz, entzunaldi publiko bat deitzeko eskatuko dio plataformak Udalari, gai honi “modu monografikoan” heltzeko: “Garrantzitsua da adieraztea gure Udalaren Gardentasunari, gobernu onari eta parte-hartzeari buruzko araudiaren barruan dagoen tresna hau lehen aldiz erabiliko dela”, diote.

Entzunaldi publikoa herritarrek parte hartzeko gunea da, administrazio publikoko erakundeek bultzatua. Bertan, herritarrak eta Udala kasu honetan ekitaldi publiko batean biltzen dira, informazioa, azalpenak, ebaluazioak eta proposamenak trukatzeko. Plataformatik diotenez, martxoan bertan izango da entzunaldi publiko hori, baina oraindik Udalak ez du datarik zehaztu.

3.500 sinadura

“Hilabete hauetan inplikatutako guztiekin hitz egitearen alde egin dugu, Basauriko biztanleriaren beharrak eta desioak kontuan izan ditzaten. Gure mezua argia izan da oso: Sarratuko lotugunea benetazko intermodala izan beharko da herritar guztiei zerbitzua emanez eta helburu hori lortzeko egin behar den guztia egin beharko dela aldarrikatu dugu. Badakigu kontuan hartu beharreko zailtasun teknikoak daudela, baina gure udalerri barruko metro-linea guztiak lotzearen alde egiten dugu, eta lineaz aldatzea ahalik eta erarik errezenean”, diote.

Herri plataforma duela urtebete eratu zuten Basauriko hainbat auzo elkartek eta kultura, kirol eta gizarte arloko beste elkarte batzuek. Plataforma sortzearekin batera sinadura bilketa abiarazi zuten eta “hilabete eskasean” 3.5o0 sinadura inguru jaso zituzten. Horiek Udalean aurkeztu zituzten. “Galdakao-Usansolo ospitalarekin lotuko gaituen linearen konexioa ahalik eta arrazionalena izan dezagun eskatuko dugu”, diote.

☉ Basauri

Jokalari hauek dira 2026ko Basauriko Selekziorako hautatuak

|

2026ko Basauriko gizonezkoen Selekzioa // Basauriko Udala

Mikel Rodriguez Basauriko Selekzioko gizonezkoen futbol entrenatzaileak hautatu ditu dagoeneko aurtengo jokalariak. Guztira 22 jokalari hautatu ditu Rodriguezek.

Asier Iragorri alkateak eta Jon Zugazagoitia Kirol arloko zinegotziak etapa honetaz “ahalik eta gehien gozatzea eta Basauri harrotasunez ordezkatzea” animatu dituzte jokalariak.

Jokalari hauek osatzen dute 2026ko Basauriko Selekzioa: Alvaro Alonso, Markel Gomez, Jaider Felipe Cano, Mohamed Yaraahallah Salek, Eder Ribote, Enaitz Alejo, Ibai Cobelo, Alex Molina, Endika Charterina, Aratz Carromero, Markel Carazo,  Asier De La Fuente, Markel Gomez, Kepa Perez, Erik Del Rio, Ander Azkueta, Mikel Llano, Julen Etxebarria, Julen Vargas, Iker Navaridas, Alex Moreno eta Oier Barrero.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Korrika jaia antolatu dute martxoaren 14an San Migelen, Basaurin

Pankarta pintaketa, San Migel Kantari, bazkaria, pilota partidak, Bertso Pilota eta gurdi-poteoa antolatu dituzte

|

Larunbatean egingo dute Korrika jaia San Migelen // Geuria

Martxoaren 14an, larunbatez, Korrika jaia antolatuko dute San Migelen, Basaurin. Otsailean GEURIAn aurreratu bezala, Korrikaren aldeko bazkaria izango da Sofia Taramona ikastetxeko jolastokian, baina ez da ekitaldi bakarra izango.

Egunari hasiera emango diote 12:00etan umeen pankarta pintaketarekin eta korrikaldi txikiarekin. Ondoren, San Migel Kantari taldearekin tabernaz taberna kalejira antolatu dute.

Eguerdian, kuestazio mahaia jarriko dute eta herritarrek Korrika materiala erosteko aukera izango dute.

Bazkaria eta gero, umeen pilota partidak izango dira frontoian, eta horien ostean, Bertso Pilota izango da Lizaso, Erasun, Goñi eta Urruzola pilotariekin eta Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Eta gauari hasiera emateko, gurdi-poteoa antolatu dute herriko kaleetatik.

Egitaraua | Korrika Kulturala San Migelen

Martxoak 14, larunbata
12:00 Umeen pakarta pintaketa eta korrikaldia Ixatxak parkean
12:30 San Migel Kantari Elexalde tabernan
13:30 Kuestazio mahaia eta Korrika materiala Laboral zaharrean
14:30 Korrika bazkaria Sofia Taramona ikastetxean
18:00 Umeen pilota partidak frontoian
18:30 Bertso Pilota: Lizaso-Erasun vs Goñi-Urruzola. Arkaitz Estiballes-Nerea Elustondo
20:00 Gurdi-poteoa Elexalde tabernatik

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin eskola-sukaldea jartzeko kudeaketa “bizkortzea” eskatu die EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Udalari

|

Sofia Taramona ikastetxeko jantokia // Geuria

Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri zuen eskola-sukalde bat jarriko zuela martxan Basaurin 2025-2026 ikasturtean, inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko.

Basauriko ikastetxeetako Guraso Elkarteen urteetako aldarrikapena da, baina oraindik horren berririk ez dutela salatu dute. “Eta, gainera, azaroan eta abenduan zomorroak agertu ziren ikasleen plateretan”, salatu zuten Basauriko familiek martxoaren 4an Ibaigane Kultur Etxean egin zuten bileran.

Guraso Elkarteek eskatzen dute ikastetxe publiko bakoitzean bazkariak sukaldatzeko sukaldeak egokitzea, baina Eusko Jaurlaritzak zonaldekoaren alde egiten badu, kalitatea handitzea eskatzen dute: “Hala ere, susmoa daukagu zonaldeko sukaldea eraiki arren, bertan esleituko duten zerbitzua kateringa izango dela berriro”.

Marko horretan, Basauriko EH Bilduk eskola-sukalde zentralaren ezarpenaren atzerapena salatu du.

“EH Bilduren ustez bereziki larria da Guraso Elkarteek berriro ere gurasoekin bilerak planteatu behar izatea eta Hezkuntza Sailaren jardun faltaren aurrean kexa publikoak egitea; izan ere, iragarpenak egiten jarraitzen du baina ez du inolako zehaztasunik aurkezten”, diote talde subiranistatik.

Ildo horretan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta Basauriko Udalari eskatu die beharrezko kudeaketak “bizkortzea”, “2026-2027 ikasturtearen hasieran sukaldea ikastetxeetan errealitate izan dadin”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Marina Landak Aria taldearekin kontzertua emango du martxoan Social Antzokian 

|

Marina Landa Aria taldeko buru da eta kontzertua emango du martxoaren 12an Basaurin // Social Antzokia

Marina Landa buru duen Aria taldeak kontzertua emango du martxoaren 12an, ostegunez, 20:00etan Social Antzokian.

Taldearen azken diskoak aurrera begiratzeko beharra islatzen du.

Sarrerak salgai daude 6 euroan, eta Social Antzokiko bazkideek doan gozatu ahalko dute kontzertuaz. 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Silvia Gomez, Ekain Perrinoren ama: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”

2021eko eraso homofoboaren epaiketak lau saio izango ditu: gaur izan da lehena eta Ekain berak eta lekuko batzuek deklaratu dute epailearen aurrean

|

Bost urte eta gero, Basaurin gertatutako eraso homofoboaren epaiketa hasi da gaur. Eta, Ekain Perrinori eta bere familiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Basauriko Bentako plazan [hemen argazkiak]

Elkarretaratzean izan dira Ekainen senideak, eta GEURIAn Silvia Gomez bere amarekin berba egiteko aukera izan dugu: “Epaiketan bizi izan duguna oso gogorra izan da”.

Ekain lehenengoa izan da epailearen aurrean deklaratzen eta ondoren erasoa ikusi zuten lekukoek eman dute euren testigantza. Erasoa egitea leporatuta 11 pertsonak deklaratuko dute martxoaren 11n.

Osorik irakurri