☉ Basauri
Egitaraua / Social Antzokia 2024: urtarrila-maiatza
Besteak beste, Javier Gutierrez, Luis Bermejo, Silvia Marsó, Luis Zahera, Lolita, Secun de la Rosa, Fernando Tejero edota Eneko Sagardoy bezalako aktoreak igoko dira Basauriko antzokiko oholtzara

Urtarriletik maiatzera bitarteko programazioa aurkeztu du Social Antzokiak. Guztira 35 ikuskizun antolatu dituzte; horietatik 11 euskaraz. Besteak beste, Javier Gutierrez, Luis Bermejo, Silvia Marsó, Luis Zahera, Lolita, Secun de la Rosa, Fernando Tejero edota Eneko Sagardoy bezalako aktoreak igoko dira Basauriko antzokiko oholtzara.
Era berean, Mikel Martinez eta Patxo Tellería, Golden Apple Quartet, STR eta Oxabi, Sara Azurza, Korrontzi, Jon Plazaola eta Eñaut Elorrieta bertaratuko dira Basaurira. Hego Uribeko zenbait aktore ere igoko dira Social Antzokiko eszenatokira, hala nola, Sandra Martin basauriarra eta Arnatz Puertas arrigorriagarra.
Umeei zuzendutako ikuskizunei dagokienez, denak euskaraz izango dira, “bat izan ezik”. Nabarmentzekoa da, abenduaren 23an Goazen 10. Galaren aurrestreinaldia izango dela Social Antzokian aktoreen presentziarekin eta photocalla barne, eta 2024an kontzertua eskainiko dutela. Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere izango dira Basauriko antzokian.
Social Antzokiko bazkideek azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean eros ditzateke sarrerak, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Social Antzokiko leihatilan soilik. Gainera, azaroaren 27an eta 28an 10:00etatik 14:00etara ere eskura ditzakete sarrerak. Salmenta orokorra abenduaren 4tik aurrera izango da leihatilan, Social Antzokiko webgunean eta Kutxabanken.
Social Antzokia / Egitaraua
2024ko urtarrila-maiatza
Abenduak 28, osteguna
Go!azen 10. Gala. Aurrestreinaldia
Urtarrilak 3, asteazkena
17:30 Gabonetako kontzertua (+5 urte): Txikirock, euskal rockari errepasoa
Sarrerak: 6 euro
Urtarrilak 14, igandea
12:30 Antzerkia (+3 urte): ‘La fábula de la ardilla’ (La Baldufa)
Sarrerak: 6 euro
Urtarrilak 19, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Kortxoaren dilema’ (Mikel Martinez eta Patxo Telleria)
Sarrerak: 10 euro. Socialaren lagunak: 5 euro
Urtarrilak 20, larunbata
20:00 Kontzertua: Golden Apple Quartet, ‘Vamos que nos vamos’
Sarrerak: 20 euro
Urtarrilak 27, larunbata
20:00 Kontzertua: Diego Vasallo, ‘Malo ni bueno’
Sarrerak: 18 euro
Urtarrilak 28, igandea
19:00 Antzerkia: ‘El traje’ (Javier Gutierrez eta Luis bermejo)
Sarrerak: 20 euro
Otsailak 3, larunbata
20:00 Kontzertua: ‘Blues & Roots (Silvia Marsó eta Del Toro Blues Band)
Sarrerak: 20 euro
Otsailak 4, igandea
17:00 Social Comedy: Luis Zahera, ‘Más chungo’
Sarrerak: 22 euro (aurretiko salmenta); emanaldiaren egunean: 27 euro
Otsailak 10, larunbata
19:00 Antzerkia: ‘La lucha por la vida’ (Teatro Arriaga eta Teatro Español) – Sandra Martin eta Arnatz Puertas
Sarrerak: 20 euro
Otsailak 17, larunbata
22:00 Gazte kontzertua: STR eta Oxabi
Sarrerak: 8 euro; Gazte Txartela eta Basauriko Gazte Txartela: 5 euro
Otsailak 23, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Muchos amigos negros’ (Ados Teatroa)
Sarrerak: 18 euro
Otsailak 24, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘El verdugo’ (El Espejo Negro)
Sarrerak: 18 euro
Otsailak 29, osteguna
20:00 Musika Gertu: Ariane Vegas
Sarrera: 6 euro; Socialaren lagunak: doan
Martxoak 2, larunbata
21:00 Kontzertua: ‘Vermut barato’ (Limbo Cabaret)
Sarrerak: 15 euro
Martxoak 8, ostirala
20:00 Social Comedy: Alex O’Dogherty, ‘Imbécil (midiendo las palabras)’
Sarrerak: 20 euro
Martxoak 9, larunbata
20:00 Kontzertua (Emakumeen Ahotsak): Sara Azurza, ‘Hemen berriro’
Sarrerak: 15 euro
Martxoak 10, igandea
18:00 Kontzertua (5-14 urte): Goazen 10.0
Sarrerak: 10 euro
Martxoak 16, larunbata
20:00 Dantza (Emakumeen Ahotsak): ‘Tierra de nadie’ (Eva Guerrero)
Sarrerak: 15 euro
Martxoak 17, igandea
19:00 Antzerkia (Emakumeen Ahotsak): ‘Poncia’ (Lolita Flores)
Sarrerak: 20 euro
Martxoak 22, ostirala
20:00 Korrika Kulturala: Badon
Sarrerak: 10 euro; Socialaren lagunak: 5 euro
Martxoak 23, larunbata
20:00 Antzerkia-Zirkua: ‘Las trágicas payasas de Shakespeare’ (Cia Hernán Gené)
Sarrerak: 18 euro
Apirilak 12, ostirala
20:00 Antzerkia-Umorea: ‘Días estupendos’ (Pabelloi 6 Gazte Konpainia)
Sarrerak: 18 euro
Apirilak 13, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Las piscinas de la Barceloneta’ (Secun de la Rosa)
Sarrerak: 18 euro
Apirilak 20, larunbata
20:00 Kontzertua: Korrontzi, ‘Korrontzi-20’
Sarrerak: 18 euro
Apirilak 21, igandea
12:30 Antzerkia (3-9 urte): ‘Bo jauna’ (Marie de Jongh)
Sarrerak: 6 euro
Apirilak 25, osteguna
20:00 Musika Gertu: Cleo Jones
Sarrerak: 6 euro; Socialaren lagunak: doan
Apirilak 27, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Rabia’ (Claudio Tolcachir)
Sarrerak: 20 euro
Maiatzak 4, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Camino al zoo’ (Fernando Tejero)
Sarrerak: 20 euro
Maiatzak 5, igandea
12:30 Antzerkia (+6 urte): ‘Kutxartean’ (Paraiso Teatroa)
Sarrerak: 6 euro
Maiatzak 10, ostirala
20:00 Social Comedy (euskaraz): Jon Plazola, ‘Tutum Platz’
Sarrerak: 10 euro; Socialaren lagunak: 5 euro
Maiatzak 11, larunbata
20:00 Antzerkia: ‘Lucha y metamorfosis de una mujer’ (Lucia Quintana eta Eneko Sagardoy)
Sarrerak: 18 euro
Maiatzak 17, ostirala
21:00 Kontzertua: Eñaut Elorrieta, ‘Fantasia’
Sarrerak: 18 euro
Maiatzak 19, igandea
16:00 + 18:30 Pailazoak (+4 urte): ‘Ez gara jaitsiko’ (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
Sarrerak: 10 euro
Maiatzak 26, igandea
19:00 Udaberriko kontzertuak: Andrea Jiménez (sopranoa) eta Cuarteto de cuerda de la BOS. ‘Ellas’: mujeres compositoras del siglo XIX francés
Sarrerak: 10 euro; Socialaren lagunak: 5 euro
☉ Basauri
Udal webgune berria estreinatu du Basaurik, “errazagoa eta intuitiboagoa”
Basauriko Udalak 99.900 euro inbertitu ditu udal webgunea berritzeko. Diseinuaz gain, egitura eta edukia aldatu dituztela adierazi dute udal ordezkariek

Webgune berria martxan jarri du Basauriko Udalak, “eskuragarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa”. Diseinuaz gain, egitura eta edukia aldatu dituzte.
“Barne-arloetan oinarritutako egitura batetik, informazioa antolatzeko beste era batera igaro gara. Helburua da herritarrek errazago eta modu intuitiboago batean sartzea Udalak eskaintzen dituen zerbitzu, baliabide, tramite, azpiegitura eta abarretara”, dio Asier Iragorri alkateak.
Orain arteko udal webgunea “duela 14 urte” jarri zen martxan, eta gobernu taldeak “beharrezkotzat” jo du berritzea: “Lehengo plataformak ez zituen jasotzen gaur egun ezinbestekoak diren funtzionalitate batzuk, hala nola, bilaketak”, dio Iragorrik: “Web berriak duen beste abantailetako bat da bere bilatzaile indartsua, modu nabarmenean sinplifikatzen duena edozein informazio aurkitzeko modua”.
“Diseinuaren ikuspegitik kendu egin dira gehiegizkoak ziren informazio eta bannerrak, saturazio bisuala saihesteko, eta apustu egin da edukiak zehatz eta argi antolatzearen alde. Gainera, erraz irakurtzeko moduko letra-mota aukeratu da”, dio Iragorrik.
Bost atal
Basauriko Udaleko webgune berriaren nabigazio-menuak bost atal ditu: Basauri, Udala, Herritarrak, Gardentasuna eta Egoitza Elektronikoa.
Era berean, Berriak, Gaiak, Oharrak eta Agenda atalak gehitu ditu Udalak homean: “Oraintxe bertan, Gaiak atalean zergei, ordainketei, enpleguari eta etxebizitzari buruzko informazioa dago, baina aldian behin aztertuko dugu zein den herritarrek gehien bilatzen duten informazioa, webaren orrialde nagusira eramateko”, adierazi du Jon Zugazagoitia Teknologia Berrien arloko zinegotziak.
Herritarren argazkiak
Webgune berriak argazki nagusi bat du hasieran. “Baina ez da estatikoa izango”, zehaztu du Zugazagoitiak: “Izan ere, herritarrek Basaurin ateratako argazkiak bidali ahal izango dituzte, hala nola, herriaren panoramika bat, txokorik gustukoena, koloretan, zuri-beltzean…”.
Argazkiak onartuak izateko, ez dute pertsona identifikagirririk izan behar, eta gutxi gorabehera 2400 x 600 pixelekoa izan behar da, gutxienez 96 ppp-ko bereizmenean. Interesdunek webgune berriaren bitartez bidali ahal izango dituzte euren argazkiak.
“Hilean behin Social Antzokirako bi sarrera zozketatuko ditugu argitaratuak izateko onartu diren argazki guztien artean”, dio Zugazagoitiak.
Basauriko Udalak 99.900 euro inbertitu ditu udal webgunea berritzeko.
☉ Basauri
Argazkiak / A30 grebako manifestazioa euripean egin dute ehunka herritarrek Basaurin

Azaroak 30. Greba feminista orokor eguna da. Basaurin goizean goiz piketeak eta kotxe karabana egin dute, eta eguerdian zaintza eskubide kolektiboaren alde manifestazioa egin dute ehunka lagunek. Euripean izan bada ere, aterki uholdea izan da Basauriko deialdian.
☉ Basauri
Etxebarria aita-seme trikitilariek ‘Familia gara’ disko berria aurkeztu dute Social Antzokian
Gaur aurkeztu dute disko berria Basauriko antzokian. Inaxio Perurena harrijasotzailea gondidatu izan dute aurkezpenean

Etxebarria aita-seme trikitilariek disko berria kaleratuko dute: ‘Familia gara’. Lan berria Durangoko Azokan abenduaren 6an kaleratu aurretik, diskoaren aurre-aurkezpena Basaurin egin nahi izan dute bi basauriarrek.
Gaur, azaroak 29, 13:00etan Social Antzokian egin dute aurkezpena. Bertan Inaxio Perurena harrijasotzailea eta laguna izan dute gonbidatu. Besaulkietan etxebarritarren lagunak, senideak eta ezagunak egon dira.
Sorpresak, bertsioak eta abesti propioak
Diskoak 12 abesti ditu, euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko kantekin. ‘Familia gara’ lan berrian oinarrizko euskal estiloari heldu diote: “estilo dantzagarriak, baladak, koplak, rantxerak eta rock doinuak entzun daitezke, eta baita indar handiko bertsioak ere”, diote.
“Sorpresak, bertsioak eta abesti propioak ere ez dira faltako! Esaterako, ‘Sorioneku familia gara’, Euskal Herria eta gure kulturaren batasuna elkartzen dituen abestia”. Abesti horren bideoklipa 2023ko martxoan argitaratu zuten, eta bertan agertzen da, besteak beste, JJ Vaquero bakarrizketagilea.
‘Loretxoa’, ‘Ikusi mendizaleak’ eta ‘Let it be’ abestien bertsioak ere jasoko ditu lan berriak. Trikitixa eta panderoa dira instrumentu nagusiak eta horiekin batera akordeoia, kitarra, baxua, teklatua, sintetizadoreak eta bateria ere entzun daitezke.
Diskoa salgai egongo da Durangoko Azokan 15 euroan.
☉ Basauri
Sinadura bilketa hasi dute Kareagan pediatria zerbitzuan murrizketarik ez egiteko

Kareagako eta San Migeleko pediatria zerbitzuetan Osakidetzak murrizketak egin dituela salatu dute hainbatetan auzotarrek. Zehazki, San Migeleko pediatrak irailean erretiroa hartu ondoren ez dutela beste pediatrarik kontratatu eta Kareagako bi haur-medikuetatik batek lanaldia erdibitu beharko duela bi anbulatorioetan salatu dute.
Abenduaren 1etik aurrera formalizatuko da neurri hori. Kareaga, El Maño-Basozelai eta Bidebieta auzo elkarteak eta Kareagako eta Gazteluko ikastetxeetako guraso elkarteak euren “kezka” azaldu dute: “Neurri horrek zerbitzuaren kalitatea larriki okertzea dakar”.
Gauzka horrela, sinadura bilketa hasi dute Kareagako osasun zentroan, eta aurreratu dute ekintza gehiago egingo dituztela.
☉ Basauri
Bideoa / ‘Azaroak 25 plaza’ zabaldu dute gaur Basaurin

Azaroak 25 dituen honetan Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna ospatzen da. Basaurin goizean ekitaldia egin dute hemendik aurrera ‘Azaroak 25’ plaza deituko den lekuan, San Pedro elizaren ondoan.
Plazari ‘Azaroak 25’ jartzeko erabakia Udaleko osoko bilkurak aho batez hartu zuen urrian, eta gaur, eguna aprobetxatuta egin dute ekitaldia 12:00etan. Askoa Etxebarrieta Lasherasek, La Pulga Flamencok ikuskizuna eskaini ondoren, Paz Diaz Gonzalez Basauriko mugimendu feministako kide mitikoak plazaren plaka desestali du.