Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Basauri

Sofia Otero basauriarrak antzezpen onenaren saria jaso du Berlinalen ‘20.000 erle espezie’ filmarekin

Antzezpen onenaren ‘Zilarrezko Hartza’ saria jaso du Sofia Otero basauriarrak Estibaliz Urresola Solagurenen ‘20.000 erle espezie’ filman egindako lanagatik

|

Antzezpen onenaren ‘Zilarrezko Hartza’ saria jaso du Sofia Otero basauriarrak Estibaliz Urresola Solagurenen ‘20.000 erle espezie’ filman egindako lanagatik. Euskal aktore batek sari hau jasotzen duen lehen aldia da eta litekeena da inoizko aktorerik gaazteena sari bera irabazten. Senideak eta zintako lantaldeaz inguratuta eta hunkituta jaso du saria Basauriko gaztetxoak, eskerrak emanez. Zinemagintzan egin duen lehen lana dugu honako hau.

Sofia Otero basauriarra historian sartu da euskal aktore bati inoiz emandako sari garrantzitsuena irabazita. Horrez gain, zinemaren historia luzean sari garrantzitsuenetako bat jaso duen aktorerik gazteenetakoa da Sofia, ez bada gazteena.

Urtarrilean GEURIAn publikatu genuen bezala, Sofia Otero basauriarra da filmaren protagonista nagusia, eta lokalizazioen artean Finagan irudi batzuk filmatu zituzten. Trailerrean ikusi izan denez, hainbat eszena euskara hutsean dira. Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatu den lehen euskal filma da.

Duela egun batzuk ‘20.000 erle espezie’ euskal filma estreinatu zuten Alemaniako Berlinale jaialdian. Eta harrera ezin hobea izan du: Amaia Artetxe Eitb-ko Kultura buruak adierazi duenez (besteak beste, Eitb-ren parte-hartzea du filmak), 10 minutuko txalo zaparrada jaso du estreinaldian 1.500 ikusleren aurrean. Gainera, filmak “kritika onak” izan dituela adierazi du Artetxek.

Sofia Otero, Berlinaleko sari-banaketan / Berlinale

Estibaliz Urresola Solaguren zinemagile laudioarraren lehenengo film luzea da ’20.000 erle espezie’ (‘20.000 especies de abejas’, gazteleraz). Otero gaztearekin batera filmean agertzen dira: Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Miguel Garcés, Unax Hayden eta Andere Garabieta.

Berlinaleko sari-banaketa / Berlinale

Umeen transexualitateaz

Zortzi urte ditu Cocók eta gainontzekoen espektatibekin ez dator bat. Ingurukoek Aitor deitzen dute baina Cocók ez du bere burua izen horretan ikusten, ezta gainontzekoen begiradetan ere.

Amak Ane du izena (Patricia López Arnaiz) eta krisi profesional eta sentimentalean murgilduta dago. Horregatik, hiru seme-alabekin oporretan joango da ama Lita (Itziar Lazkano) eta Lourdes izekoaren etxera (Ane Gabarain). Amak eta izebak erleak haztearekin eta eztia ekoiztearekin lotuta dute bizitza. Uda honetan, hiru belaunaldiko emakume hauen bizitzak aldatuko dira eta euren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete, Aneri bereziki bere buruarekin zintzoa izaten.

Estibaliz Urresola Solaguren filmeko gidoilaria eta zuzendaria dugu (‘Adri (C)‘ (2014), ‘Voces de Papel‘ (2016), ‘Polvo Somos‘ (2020), ‘Cuerdas‘ (2022)) eta umeen transexualitatea jorratu du 2023ko ekoizpen honekin. Urresolak 38 urte ditu, Laudion (Araba) jaio zen, eta Ugaon (Bizkaia) bizi da.. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta zinema-zuzendaritzako masterra burutu zuen. Euskal zinema- eta telebista-industrian lan egindakoa da eta gainera, bere ekoiztetxe propioa du: Sirimiri Films. ‘20.000 erle espezie’ filma euskaraz, erdaraz eta frantsesez ekoiztu dute.

☉ Basauri

Argazkiak / Etxegarai eta Sofia Taramona garaile, Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota Txapelketan

|

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan, urriaren 6an. Bidebieta Pilota Klubak antolatuta, aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta Etxegarai, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu eta Soloarte ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleek jokatu dute (Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak zeuden gonbidatuta parte hartzera). LH5 mailan nesketan Etxegarai eta mutiletan Sofia Taramona izan dira txapeldun eta LH6n Sofia Taramona (LH6n mistoa izan da txapelketa).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa / Jon (Los Gambas): “Playbackean pailazoarena egitea da gehien gustatzen zaiguna”

|

San Migeleko jaietan Playback lehiaketa antolatu dute eta txapeldun izan da Los Gambas kuadrilla. Jon Salguero eta Maialen Barredo Los Gambas kuadrillako kideekin berba egin dugu.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak / San Migeleko jaietako Playback lehiaketan ere txapeldun Los Gambas kuadrilla

|

San Migeleko jaietan Playback lehiaketa antolatzen du Mikelatsek. Aurten lau kuadrillak hartu dute parte: Los Gambas (txapeldunak), Uholdeak, Los Tenderetes eta Las Maris (aurten La Mari).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan

Urriaren 6an, igandez, izango da txapelketa eta Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak gonbidatu ditu Bidebieta Pilota Taldeak

|

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta txapelketa // Geuria

Basauriko ikastetxeen arteko Esku Pilota txapelketa jokatuko da San Migeleko jaietan, urriaren 6an. Bidebieta Pilota Klubak antolatuta, aurtengoa hirugarren edizioa da, eta urtero bezala, Basauriko Lehen Hezkuntzako bederatzi ikastetxeak gonbidatu dituzte: Etxegarai, Soloarte, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu, Bizkotxalde, Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa, San Jose eta Basauri Ikastetxea.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta txapelketa: “Partida laburrak izango dira, sei edo zazpi puntura. Bikote bakoitzak bi partida jokatuko ditu, eta ligaxka formatuan kanporaketak egongo dira, 5. mailako eta 6. mailako txapeldunak izan arte”, azaldu dio GEURIAri Mikel Karrillo Bidebideta Pilota Klubeko ordezkariak.

Txapelketa 10:00etan hasiko da 5. mailakoekin, eta 12:00etan 6. mailakoekin. “Espero dugu ikastetxe guztiak animatzea. Umeek oso ondo pasatuko dute eta gainera esku pilota eta kirola sustatzeko aukera ezin hobea da”, dio Karrillok.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Etxe Maitiako azterketa “deialdi bakar gisa” tipifikatuta dagoela dio Basauriko Udalak

Azterketa beste data batean egitea edo beste azterketa bat egitea baimenduz gero, berdintasun-printzipioa urratu eta hautagai guztientzat diskriminazioa eragin dezakeela argudiatu du Basauriko Udalak

|

Etxe Maitiako udal egoitza // Basauriko Udala

Basauriko Etxe Maitia Udal Egoitzako Erizaintzako Laguntzaile lanposturako EPErako azterketa erditze egunean egitea beste aukerarik eman ez ziotela salatu du basauriar batek.

Basauriko Udalak adierazi duenez, prozesu horren azterketa “deialdi bakar gisa” tipifikatuta dago: “Hau da, hautagai guztiek egun berean egin behar dute proba bera. Pertsona batek beste data batean egitea edo beste azterketa bat egitea baimenduz gero, berdintasun-printzipioa urratu eta hautagai guztientzat diskriminazioa eragin dezake, emakume erreklamatzailearentzat barne, izangai guztiak ez baitziren parametro berberekin baloratuko”, diote udal ordezkariek.

“Epaimahaiak, Osakidetzak aplikatzen duen protokolo bera jarraituz, azterketa ospitalean bertan egiteko aukera eskaini zion emakumeari, baina berak uko egin zion, eta sine die atzeratzeko eskatu zion, azterketa egiteko moduan egon arte”, diote.

“Ebazpen loteslea”

Enplegua egonkortzeko Etxe Maitiako epaimahaia organo “burujabea eta autonomoa” dela gogorarazi du Basauriko Udalak: “Eta mota horretako prozesuak arautzeko orduan dagoen ordenamendu juridikoan oinarritutako ebazpenak emateko balio du”, diote.

“Politikoen jarraibideen mende ez dauden profesional teknikoek osatutako organoa da. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeak 2007an erabaki zuen ordezkari politiko edo sindikal bakar batek ere ezin zuela parte hartu horrelako epaimahai batean, prozesuaren objektibotasuna, inpartzialtasuna eta profesionaltasun teknikoa zaintzeko. Hori dela eta, gobernu-organoek ezin diete jarraibiderik eman hautaketa-epaimahaiei, ezta beren erabakietatik aldendu ere. Administrazio-errekurtsoren bat jarriz gero bakarrik berrikusi ahal izango dira, administrazio-prozedura erkidearen araudiaren bidez”, azaldu dute udal ordezkariek.

Ildo horretan, epaimahaiak ematen duen edozein ebazpen organo politikoentzat loteslea dela adierazi dute Basauriko udal arduradunek, eta gai horri buruzko informazio zehatza Etxe Maitia Egoitzaren hurrengo Kontseilu Errektorean emango duela adierazi dute.

Osorik irakurri