→Basauri

Bideoa | Sutea izan da arratsadean Begoñako Andra Mari kaleko etxebizitza batean, Basaurin

Sutea piztu da gaur arratsaldean Begoñako Andra Mari kaleko etxebizitza batean. Gertaerak 16:00ak aldera jazo dira Begoñako Andra Mari kaleko 13. zenbakiko lehenengo pisuko etxebizitza batean.

Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira eta 17:00ak arte izan dira bertan. Ez da zauriturik egon, soilik kalte materialak, GEURIAk jakin ahal izan duenez: “Armairu bat guztiz kaltetu da eta etxebizitza kez beteta dago”, diote suhiltzaileek. Bitartean inguruko auzotarrak irtenarazi dituzte euren etxebizitzetatik eta ondoko tabernetatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak